Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Isabel Villanueva biola-jotzaileak Bohèmes bere estreineko diskoa Baluarten aurkeztuko du ostiralean

baluarte.com - Lunes, 13 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 14:09h

Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren 2017/2018 Denboraldian eta Baluarte Fundazioaren Baluarte Cámara zikloan izango dugun Isabel Villanueva biola-jotzaile nafarrak Iruñean Bohèmes bere estreineko diskoa aurkeztuko du ostiralean, hilak 17an, arratsaldeko 19.30ean Baluarteko Gola Aretoan. François Dumont pianistarekin batera grabatu duen disko honetan, Villanuevak Belle Époque garaiko Parisi omenaldia egiten dio, Liszt, Granados, Hahn, Martinu, Enesco eta Debussy musikagileen partiturak interpretatuz.

Baluarten izango den hitzordua hitzaldi - aurkezpena izango da eta Isabel Villanuevarekin batera Félix Palomero Baluarte Fundazioaren gerentea eta Fernando Fernandez Garayoa kazetaria izango dira. Promozio-bideo bat proiektatuko da eta artistak bi musika-konposizio interpretatzeaz gain, diskoak sinatuko ditu. Sarrera librea da, aretoa bete arte. RNE irrati katearen Premio Ojo Crítico saria irabazita, Isabel Villanueva iruindarra bere belaunaldiko biola-jotzaile nabarmenenetako bat da.

Villanuevaren adierazkortasuna eta sentiberatasun handia baloratzen dira, eta bai, ahots propioa duen tresna gisa, biola zabaltzeko duen gogo bizia ere. Errezitaldiak eta bakarlari kontzertuak eman ditu Europako, Erdialdeko Ekialdeko eta Errusiako agertoki ospetsuetan.

Herramientas de Contenido