Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Erketzek hiru urteko hitzarmena sinatu du

Lasarte-Oriako dantza taldeak datorren urtean bere 50. urteurrena ospatuko du

A.M. - 2017(e)ko azaroaren 14a, asteartea - 06:11etan eguneratua

Lasarte-Oria- Jesús Zaballos Lasarte-Oriako alkateak atzo hi-tzarmena sinatu zuen Erketz Dantza Taldeko lehendakari Ruben Arranzekin. Erakundeak 3.700 euro jasoko ditu urte honetarako. Erketzek, bere aldetik, konpromisoa hartu du urtean zehar hainbat emanaldi egiteko.

Zaballosek, Kulturako zinego-tzi Maite Iglesias alboan zuela, eskerrak eman zizkion Erketzi orain arte egindako lanagatik, eta pozik agertu zen. Erakundean gertatu den belaunaldi aldaketa azpimarratu zuen, gazte jende ugari baitago. Alkateak aitortu zuen, edonora doazela ere, oso leku onean uzten dutela Lasarte-Oriaren izena. Azkenik, datorren urtean eranskin bat sinatuko dela iragarri zuen, 50. urteurrenaren harira antolatzen ari diren ekitaldietarako.

Arranzek eskerrak eman zizkion Udalari lankidetzagatik. 50. urteurreneko ekitaldiengatik oso pozik daudela adierazi zuen. Horren haritik, laguntza eskatu zien herritarrei, beharrezkoa izango baita.

Hitzarmena hiru urtekoa da, eta 3.700 euro bideratuko ditu 2017rako, ia 3.800 euro 2018rako eta 3.800 pasatxo euro 2019rako. Gainera, gehienez ere 5.500 euroko diru laguntza emango du Udalak Dantzari Txiki eta Dantzari egunetarako.

Ordainetan, Erketzek konpromisoa hartzen du jantzi eta musika tresnak mantentzeko eta honako ekitaldi hauetan emanaldiak egiteko: San Juan Sua, San Pedro eguneko ekitaldiak, Santa Ana ospakizunak eta Dantzari Txiki eta Dantzari Egunak antolatzea.

Herramientas de Contenido

Más sobre Vecinos

ir a Vecinos »