Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Bihar ipuin kontaketa saio bat egongo da liburutegian

A.M. - 2017(e)ko azaroaren 16a, osteguna - 11:51etan eguneratua

Urnieta - Urnietako udal liburutegiak, irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin, etxeko txikienentzako ipuin kontaketa saioak antolatu ditu urritik abendura bitartean. Hilabete honetako saioa bihar egingo da, 17.30ean, udal liburutegian. Saioa lau urtetik gorako haurrei zuzenduta egongo da eta Marisa Tabernero ipuin kontalariak gidatuko du. 

Herramientas de Contenido