Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Dantza eta musika protagonista, ‘Begiradak’ zikloan

Jon Maya dantzariak eta Izaro Andres musikariak hartu dute parte DeustoForumek antolatutako topagunean

N.G. - 2017(e)ko azaroaren 16a, osteguna - 06:11etan eguneratua

El bailarín y coreógrafo Jon Maya, de Kukai Dantza Taldea.

El bailarín y coreógrafo Jon Maya, de Kukai Dantza Taldea. (Gorka Estrada)

Galería Noticia

  • El bailarín y coreógrafo Jon Maya, de Kukai Dantza Taldea.

Donostia-Jon Maya dantzari eta koreografoa (Errenteria, 1977) eta Izaro Andres kantaria (Mallabia, 1993) izan dira Begiradak zikloaren lehenengo ekitaldiko protagonistak. Topaketa Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean ospatu zen, joan den azaroaren 9an, Felix Arrieta politologo eta irakaslearen gidaritzapean.

Gizartearen eta unibertsitateko bizitzaren arteko topagune eta elkarreraginerako leku izateko jaio da lehen topaketa hau eta Maya eta Andresen begiradez baliatuz, hainbat gairen inguruko gogoetak eta iritziak jasotzeko parada eman du: lan ibilbidea;kulturari eta arteari lotutako alderdiak;gizarteak landu beharreko erronkak kultur esparrua garatzeko…

Biek azpimarratutakoaren arabera, modu natural batean hasi ziren beraien lanetan, poliki-poliki arrakasta lortuz. Jon Mayaren hitzetan: ”Garrantzitsuena perspektiba izatea da, norabide bat hartu eta gustokoen dituzun ideiak eta proiektuak garatu ahal izateko konstantea behar duzu izan. Gure lanbideak normalak izango dira gu normal sentitzen garen heinean. Jende aurrean gure lana erakusten dugu, hori da diferentzia”. Gainera, bere ustetan, “esperimentatu egin behar da, gauzak partekatu eta nahasteko aukera izan behar dugu, Iparraldeko kulturan gertatzen den bezala. Kultura eta sorkuntza ezin dira aisialdi moduan hartu soilik, hori baino askoz gehiago ere badira eta unibertsitatean presente ere egon behar dute”.

Izaro Andres abeslariak ere musika sektorearen ingurukoak aztertu zituen: “Kulturari garrantzi gehiago eman behar diogu eta profesionalen lana gehiago estimatu, lan asko baitago atzean”, adierazi zuen.

Begiradak zikloak era askotariko pertsonen ikuspuntuak jasoko ditu hurrengo saioetan: irekiak, inklusiboak, kritikoak, sakonak, eralda-tzaileak, kezkatuak, jakin-minezkoak, konpromiso handikoak, elkartasunezkoak, eta abar luze bat.

Herramientas de Contenido

Últimas Noticias Multimedia