Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Genero indarkeriazko eraso bat salatu dute Beasainen

M.A. - 2017(e)ko azaroaren 16a, osteguna - 11:56etan eguneratua

Beasain - Beasaindar emakume batek genero indarkeriaz jasandako eraso batengatik salaketa bat jarri berri du aste honetan eta horren harira, Beasaingo Udalak gaur arratsaldeko 19.00etan, Zubimusu plazan elkarretaratze bat antolatu du. Beasaingo Udalak jakinarazi du generozko edozein motako erasoren aurrean bere gaitzespena adierazten du irmoki eta beasaindarrak horrelako edozein eraso salatzera gonbidatzen ditu. Horrez gain, elkartasuna adierazteko elkarretaratzean parte har-tzeko eskatzen die. 

Herramientas de Contenido