Santa Zezilia eguneko kontzertua eskainiko du larunbatean Bandak

J.L. - 2017(e)ko azaroaren 16a, osteguna - 12:04etan eguneratua

Mutriku - Musika Bandak Santa Zezilia eguneko kontzertu berezia eskainiko du larunbatean (13.00etan) Zabiel plazan (euria bada kultur etxean) eta Josean Pascual zuzendariaren aginduetara. Bandak Bilboko Orkestaren kontzerturako eta ondorengo afarirako bi gonbidapen zozkatuko ditu.