Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Dantzazubiak proiektua Erreniegan

Dantzaz Konpainiak, Zizur Nagusiko Erreniegako eta Barañaingo Eulzako 6. mailako ikasleek parte hartu dute

Testua eta argazkia Erreniega I.P. - Viernes, 17 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Erreniegako taldeeko bat, Barañainen aurkeztu zen koreografia entseatzen.

Erreniegako taldeeko bat, Barañainen aurkeztu zen koreografia entseatzen.

Galería Noticia

  • Erreniegako taldeeko bat, Barañainen aurkeztu zen koreografia entseatzen.

etxeko berriak

Urriaren 2tik 7rako astean Erreniega I.P.ko 6. mailako ikasleek, Barañaingo Eulza ikastetxekoekin batera, Dan-tzazubiak proiektuan parte hartu zuten.

Dantzazubiak proiektua Dantzaz Konpainiak (Koreografia sormenerako nazioarteko zentroak), Barañaingo Auditorioak eta Zizur Nagusiko Udalak bultzatutako ekimena izan da. Haren helburua dantza gizartera hurbiltzea da, hau da, dantzaren eta herriaren artean zubiak eraikitzea. Gure kasuan, eraikitako zubiek triangelu bat osatu zuten, Dantzaz taldeko dantzariengandik abiatuz, Zizur Nagusiko eta Barañaingo ikasleak lotzen zituena. Aukera paregabea, zalan-tzarik gabe, gure ikasleek izan zutena dantzaren mundura hurbiltzeko eta taldeko dantzariekin ezin ahaztuzko egunak partekatzeko.

Proiektuaren abiapuntua astelehenean, urriaren 2an, Zizur Nagusiko Kultur Etxean izan zen. Bertako anfiteatroan, proiektuaren aurkezpenean, Dantzaz Konpainiako zuzendaria eta Dantzazubiak proiektuaren arima den Fernando Saenz de Ugarte proiektuaren helburuaz mintzatu zen, dantza eta komunitatearen artean zubiak eraiki nahi dituztela adieraziz. Bertan ziren ikasleak animatu zituen, “dantza sortzaile” bilakatuko zirela esanez. Fernandoren hitzen ondoren, dantzariek banan banan, publikoaren txaloen artean, bere burua aurkeztu zuten. Taldea nazionalitate eta hizkuntza ezberdinetako dantzariz osaturik dago.

Aurkezpenaren ondoren, Kultur Etxean bertan bazkaldu eta, taldeka bananduta, dantzari irakasleekin lehenengo probasaioa izan zen, hurrengo egunetan, eskolan, asteartetik ostegunera, goizeko ordutegiko azken saioa hartuz, probasaio berriak izan zirelarik.

Talde edo gela bakoitzak bere koreografia berezia sortu eta prestatu behar zuen, larunbatean, Barañaingo Auditorioko eszenatokian, publikoaren aurrean dantza-tzeko. Horretaz gain, asteartean eta ostegunean, eskolako jantokian, dantzariek eta ikasleek bazkaria partekatzeko aukera izan zuten, beraien artean dagoeneko sortuak ziren lokarriak estutuz. Nabarmentzekoa da bai irakasleek eta baita ikasleek ere proiektuan ipini zuten gogoa eta kemena.

Azkenean, aste osoko ahaleginaren ondoren, emanaldiaren eguna iritsi zen. Urriaren 7an, larunbatean, arratsaldeko 20:30ean Barañaingo Auditorioa mukuru beteta zegoen. Dantzaz Konpainiak “Aureo” izeneko dantza-saioa eta, bereziki, Zizur Nagusiko eta Barañaingo ikasleek bere koreografiak eskaini behar zituzten. Publikoaren artean, gurasoak, haurrak eta familia osoak artista berriak ikusteko eta txalotzeko irrikitan. Emanaldiak ez zien inolaz ere huts egin ikusleei. Haurrek, hasierako urduritasuna garaituz, lehen mailako saioa eskaini zuten guztien gozamenerako. Bukaeran, gordeta zeuden sentimenak, bihotz ikara eta poza, txaloak eta malkoak, emozio zurrunbilo batean nahasita ageri ziren.

Herramientas de Contenido