Haurtzaroaren Eguna, lehen aldiz Zarautzen

Umeek eguna jai giroan ospatzeko, igandean kalejira bat egingo da

Ane Roteta - Viernes, 17 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Nekane Iribar eta Gloria Vazquez zinegotziak, atzo prentsaurrekoaren ondoren.

Nekane Iribar eta Gloria Vazquez zinegotziak, atzo prentsaurrekoaren ondoren.

Galería Noticia

Nekane Iribar eta Gloria Vazquez zinegotziak, atzo prentsaurrekoaren ondoren.

Zarautz- Zarauzko Udalak Haur-tzaroaren Eguna ospatuko du lehen aldiz, eta Gizarte Zerbitzuetako eta Gazteria sailek zenbait ekintza antolatu dituzte igande honetarako.

Gloria Vazquez zinegotziak atzo egindako agerraldian azaldu zuenez, igandean, 12.00etan, kalejira bat egingo da Trikitilari eta Zarauzko Erraldoi eta Buruhandiekin eta datorren asteartean Begoña Ibarrola psikologoak Haur zoriontsuak nola hezi? hitzaldia eskainiko du. Hitzordua arratsaldeko 18.00etan Antoniano Aretoan izango da.

“Jai giroan ospatu behar dugu eguna, haurren eguna da eta. Baina haurtzaroaren eskubideak ere aldarrikatu behar dira, zoritxarrez haur eta adingabeko askok, gehiegik, ez dituztelako beren eskubideak bermatuta”, azaldu zuen Vazquezek. Zentzu honetan, gaur bi dokumentu banatuko dituzte herriko Lehen Hezkuntzako gelatan. Batetik, Save the Children elkarteak egindako posterra, haurren eskubideei buruzkoa, eta bestetik, Haurrak Hezitzeko dekalogoa.

“Gure proposamena da ikastetxeetan edukia lantzea ikasleekin, eskubideei buruzko hausnarketa bat eragiteko. Bestalde, Haurrak Hezitzeko Dekalogoa Begoña Ibarrolak idatzi du espreski Gizarte Zerbitzuetako sailak hala eskatuta. Gure helburua hezitzaileek, guraso eta irakasleei hezitzeko pautak eskaintzea da”, zehaztu zuen Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak.

Ludotekaren irekieraNekane Iribarrek jakitera eman zuenez, bestalde, astelehenean ludotekaren irekiera festa ospatuko da 16.45etik 19.00etara eta guraso nahiz haurrentzako jolasak eta dinamikak izango dira. Guztira, hiru aukera izango dira. Batetik, jolas erraldoietan parte har-tzeko eta txapak egiteko dinamika bat izango da. Bestetik, gurasoak eta haurrak elkarrekin jolasteko aukera izango dute, eta azkenik, gazte talde baten bertso emanaldia izango da. Gainera, Iribarrek aurreratu zuenez, ludotekaren logoa eta izena ezartzeko egindako lehiaketaren irabazlearen berri emango dute astelehenean, eta amaitzeko, meriendatxo bat egingo dute.