Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Zine-banda ikuskizuna eskainiko dute bihar

Stanley Kubricken lanak pantaila erraldoian ikusteko aukera egongo da, EMKEk musika jotzen duen bitartean

Viernes, 17 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Errenteria- XXII. Laburmetraien Jaialdiaren programa ofizialean eta Santa Xixiliren programazioan sartuta, Errenteriako Musika Kultur Elkarteko (EMKE) bandak Zine-banda kontzertu berezia eskainiko du bihar 22.30ean Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastokian.

EMKEk Stanley Kubrick zuzendariaren filmografia eskainiko du, pantaila erraldoian, baita soinu-banden musika zuzenean ere. Ekimen honek aurreko urtetan arrakasta handia izan du.

Stanley Kubrick eta musikaikuskizunak gogora ekarriko ditu Laranja mekanikoa, 2001: odisea bat espazioan edo Txaketa metalikoa bezalako lanak.

Carlos Rodríguez Albisturren zuzendaritzapean, bandak musika bidaia berezi batean eramango ditu entzuleak Rossini, Beethoven, Purcell, Richard Strauss edo Rolling Stonesen lanetan zehar. Pieza horiek osatzen dute Stanley Kubrickek musikarekin beti izan duen elkarrizketa bizia. - A.M.

Herramientas de Contenido