Goierriko Energia azoka hartuko du gaur Ordiziak

Azokaren helburua jendeak energia iturri berri eta garbiak eta kontsumo eraginkorreko teknologiak ezagutzea da

Sábado, 18 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Energia azokaren inguruan atzo egindako agerraldian.

Energia azokaren inguruan atzo egindako agerraldian.

Galería Noticia

Energia azokaren inguruan atzo egindako agerraldian.

ordizia- Ordiziako plaza nagusian Energia Azoka egingo da gaur. Ekimena Goieki agentzia bidez egiten ari den Goierriko energia planaren baitan kokatzen da. Hala azaldu dute Jose Miguel Santamaria, Ordiziako alkateak, Jose Ignacio Asensio, Ingurumen foru-diputatuak, eta Goiekiko Olaya Mendoza, Ingurumen gaietako arduradunak. Joseba Aranburu zinegotziak Ordiziako energia planaren berri eman ere du.

Horrela, Ordiziako plazan goizeko 10.30etatik 14.30etara hainbat postu eta informazio panelak izango dira ikusgai gaurkoan: biomasa galdara, eguzki energia instalakuntza ezberdinak, aerotermia instalakuntza, tenperatura baxuko berogailuak, LED argiteria, eraikuntzetarako isolamendu material eta bukaera ezberdinak. Informazioa lantzen lagungarri dira Usurbilgo lanbide eskola;Gipuzkoako Arkitekto eskolako Sostengarritasun saila;Argitu programako arduraduna, argindar kontsumoaren murrizketa nola lortu azaltzeko era erraz eta soil batean;eta baita Goiener kooperatibako ordezkariak ere, faktura elektrikoa ulertu eta bazkide egiteko aukera zabalduaz.

Energia azokaren antolatzaileek goierritar guztiak gonbidatu nahi dira azokara, euren zalantzak argi-tzera edota kuriositatea asetzera. Gainera, bi bisita gidatu egingo dira, 12.00etan eta 13.00etan hasiko direnak biomasa galdara egongo den leku ondoan. Bisita hauetan, stand guztiak bisitatu, azalpen orokorrak eman eta galderak erantzungo dira.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidrauliko Sailak, Usurbilgo Lanbide Eskolak eta Zubigune Fundazioak 2015 urtetik akordio bat dute energia eraginkortasuna eta berriztagarrien erabilera ardatz izanik, hauen inguruko sentsibilizazio, informazio eta prestakuntza ekintza ezberdinak antolatuz, herritarrak energiaren berri izan dezaten. - M.A.

Últimas Noticias Multimedia