Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Iztueta dantzariak utzitako altxorra

Juan Inazio Iztueta zaldibiarra jaio zela 250 urte beteko dira azaroan eta ospatzeko egitarau oparoa antolatu dute

M. Aranbururen erreportajea eta argazkiak - Sábado, 18 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Xabier Mendizabal, Joxean Etxabe alkatea, Tere Irastortza eta Jose Bernardo Garmendia, aurkezpenean.

Xabier Mendizabal, Joxean Etxabe alkatea, Tere Irastortza eta Jose Bernardo Garmendia, aurkezpenean.

Galería Noticia

  • Xabier Mendizabal, Joxean Etxabe alkatea, Tere Irastortza eta Jose Bernardo Garmendia, aurkezpenean.
  • Erakusketak ikus daitezkeen liburu eta dokumentuetako batzuk.

Euskal dantzak ezin dira ulertu Juan Inazio Iztueta zaldibiarra aipatu gabe. Azaroaren 29an beteko dira hain zuen ere hura jaio zela 250 urte, eta horregatik, Zaldibiako herriak egitarau oparo eta zabala antolatu du Iztuetaren inguruan. “Momentu honetan Gipuzkoako dantzari guztientzat klabea da Iztuetak egindako lana, egungo dantza ugarik hura dute oinarri”, nabarmendu du Xabier Mendizabal, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko kideak.

Iztueta, batez ere, dantzari bezala ezagutzen da, baina ere bizitzan gehiago barneratzeko asmoarekin, erakusketa bat ere antolatu dute Karreane kultur etxean. Bertan, garaiko testuingurua ulertzeko hainbat pieza eta dokumentu daude. Azaroaren 29ra arte egongo da zabalik eta material anitzeko erakusketa da. Hau ez da izango Iztuetaren inguruan egingo den ekintza bakarra. Izan ere, gaur, 12.00etan Iztuetaren testuen irakurketa ibiltaria egingo dute herrian barrena, Muertzan hasita. 18.30ean, berriz, gaurko eta garai bateko Zaldibiako dantzarien saioa izango da Resti frontoian. Azaroaren 26an, bestalde, Iztuetak jasotako dantza erakustaldia egingo dute Zaldibiako plazan, 12.00etan;eta Iztuetaren jaiotzaren urteurrenean omenaldi saioak antolatu dituzte hainbat herritan, zaldibiarraren lana presente izateko.

Herramientas de Contenido