Bertsolari Txapelketako finala

Sustrai Colina nagusitu zen Amurrioko finalaurrekoan

Donibane-Lohizunen eta Iruñean jokatuko dira Bertsolari Txapelketako finala erabakiko duten saioak

Martes, 21 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Sustrai Colina nagusitu zen igandean.

Sustrai Colina nagusitu zen igandean. (GARI GARAIALDE)

Galería Noticia

Sustrai Colina nagusitu zen igandean.

iruñea- Amurrion abiatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako bigarren itzulia, joan zen igandean. Bañueta kiroldegia bete lepo zen, 1325 zalerekin, finalerako puntuazioen jomuga markatuko zuen saioaz gozatzeko. Sustrai Colina nagusitu zen, 701 punturekin;eta haren atzetik Beñat Gaztelumendik egin zuen bigarren, 694,5 punturekin. Jon Maiak 681,5 lortu zituen;675,5 Nerea Ibarzabalek;668,5 Jon Martinek;eta 615 Etxahun Lekuek.

Aintzane Irazustak gidatu zuen saioa eta, egin beharrekoetan, aldaketa bat ere izan zuten bertsolariek aurreko saioarekin alderatuta: puntua emanda bakarka aritu beharrean, binaka aritu baitira puntutan gaia emanda hirugarren ariketan.

Bastidan jokatu zuen finalaurrekoetako lehenengo itzuliko puntuazioa batuz, denetara 1406,5 puntu eskuratu ditu Colinak, eta horri begiratu beharko diote datorren asteburuetan arituko diren gainontzeko bertsolariek, Bilboko BEC-en jokatuko den final handian aulki bat lortu nahi badute.

Izan ere, hiru saiok osatuko dute igandean hasi zen bigarren itzulia eta bertan erdietsitako puntuazioa lehen itzulikoari batuko zaio. Batura horrek erabakiko du nor izango den abenduaren 17an jokatuko den final handian. Donibane Lohizune eta Iruñea izango dira, azaroaren 26an eta abenduaren 2an tarteko helmugak.

Agin Laburu, Igor Elortza, Iñaki Apalategi, Jone Uria, Julio Soto eta Maialen Lujanbio oholtzaratuko dira Donibane-Lohizuneko saioan;eta Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Miren Amuriza, Oihana Iguaran eta Unai Agirre Iruñekoan. - M.M.P.