Irrintzi taldeak 50. urteurreneko bazkaria egin zuen

2017(e)ko azaroaren 21a, asteartea - 11:56etan eguneratua

ZUMARRAGA – Zumarraga eta Urretxuko Irrintzi dantza taldeak 50. urteurreneko bazkaria egin zuen larunbatean. 130 lagun baino gehiagok parte hartu zuten. Ekitaldian Teresa Ibarbia eta Jesus Mari Garralda omendu zituzten, taldearen alde egindako lanagatik. Honenbestez, 50. urteurreneko ospakizunei amaiera eman diete. Azken hilabeteetan, ezpatadantzari buruzko dokumentala eta ipuina argitaratu dituzte eta erakusketa bat, bi jaialdi eta bost erromeria egin dituzte. – A.Z.