Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Koldo Izagirrek Leteren poema eta kantuen antologia kaleratu du

Oiartzuarraren konplexutasuna, barne gatazkak eta kezka existentziala landu ditu epilogoan

Arantzazu Zabaleta Ruben Plaza - 2017(e)ko azaroaren 22a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

Koldo Izagirre, atzo, bere liburuarekin.

Koldo Izagirre, atzo, bere liburuarekin.

Galería Noticia

  • Koldo Izagirre, atzo, bere liburuarekin.

donostia- “Kontradiktorioa da, zorionez, autore berezia: letragilea, kantaria, poeta... Nire bizitzaren ikuspegia aldatzen lagundu zidatenetako bat”. Hala deskribatu zuen atzo Koldo Izagirrek Xabier Lete (Oiartzun, 1944-Donostia, 2010). Elkarrek eskatuta eta hasiera batean ezezkoa eman arren, oiar-tzuarraren poema eta kantuen antologia kaleratu du Izagirrek, “jarrera kritikoa baztertu gabe”. Nolabait, Leteri “zor” ziola uste zuela eta hartu zuen Elurra ikusi dutantologiaren enkargua.

“Konprenitu egin nahi nuke hitzari federik ez dion poeta”, aitortzen du antologia ixten duen epilogoaren hasieran. Leterengan kezka existentziala, bizitzaren absurdoa eta heriotzaren presentzia konstanteak dira baina horien aurrean jarrera desberdinak dituela nabarmendu zuen Izagirrek, “optimista eta pesimista izan daiteke garai berean”. Bere barne gatazkak, zalantzek eta kontraesanek haren lana aberasten dutela iritzi zion: “Aldarri bat egin eta une berean alferrikakoa dela esan dezake, zerbait idatzi eta damutzen zen”. Letra batzuen bertsio bat baino gehiago ere egin zituen, horren lekuko;Izagirrek bertsio desberdinak jaso ditu liburuan, “agian Leteri traizioa eginda, baina literaturaren mesedetan: egilea bere obraren morroi da”.

Oiartzuarraren hitzen edertasuna goraipatu zuen eta kantuetan ez ezik, poemetan ere ageri den musikaltasuna azpimarratu zuen, “bere burua musikaritzat ez bazuen ere”. Leteren antologia osatzeko lanetan Eresbilen ezagutu gabeko letra bat topatu zuela aitortu zuen atzo, Suaren kea bezala.

Bildutako olerkiak kronologikoki antolatuta badaude ere, bakoitzean beste batzuekin loturak agertzen dira, gai edo irudi berak lantzen dituen beste testuekin, irakurketa modu batean edo bestean egin ahal izateko. “Lan partziala” dela nabarmendu zuen Izagirrek, Leteren lana ez duelako bere garaian kokatu, bere eraginak eta harremanak aztertu eta ikerketa eta lan sakonagoa eskatzen duelako horrek. Baina Leterengana hurbiltzeko lana izan daitekeela esan zuen eta kaleratutako antologiak dialektikoa ere nahi duela izan.

Lan honi buruz hitzaldia eskainiko du Izagirrek Donostiako Koldo Mitxelenan abenduaren 20an, Leteren lanean sakontzeko asmoz.

Herramientas de Contenido

Más sobre Cultura y Ocio

ir a Cultura y Ocio »

Últimas Noticias Multimedia