Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Donostian ere ‘Baietz 11 egun euskaraz’ ekimena prest

Euskararen nazioarteko egunaren inguruan 15o ekitaldi baino gehiago antolatu dira hiriko hamabost auzoetan hainbat eragilekin batera

Arantxa Lopetegi ren erreportajea - 2017(e)ko azaroaren 22a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

Idoia Trenor eta Miren Azkarate, atzoko aurkezpenean.

Idoia Trenor eta Miren Azkarate, atzoko aurkezpenean. (Argazkia N.G.)

Galería Noticia

  • Idoia Trenor eta Miren Azkarate, atzoko aurkezpenean.

Euskarak 365 egun dinamika martxan jarriko da Donostian Euskararen Nazioarteko Egunarekin batera Udaletxea eta Bageraren elkarlanari esker, Euskal Herri osoan aurrera eraman nahi den dinamikarekin bat eginez.

Donostiako Euskara Zinegotziak, Miren Azkaratek, azpimarratu zuenez ekimen honen oinarrian aurretik egin direnak daude, Egian, Añorgan eta Piratek burutu zutena eta oraindik Altzan eta Intxaurrondon abian direnak.

Donostia euskaraz bizitzea helburu duen 11 egun euskaraz dinamikaren aurkezpena abenduaren 2an egingo da Udaletxeko Udalbatza aretoan eta egun bat beranduago, abenduaren 3an, Konstituzio enparantzan, kasu honetan Bagera elkarteak antolatutako ekitaldi batean.

Azkaratek azpimarratu zuenez, hizkuntz politikan ari direnek al- ferrikako lana burutuko lukete “gizarteak euskaraz egin nahi ez badu”. “Ezagutzatik erabilerara” jauzia emateko indarrak batu egin behar dira eta ildo horretatik ematen ari dira aurrerapausoak Donostiako Udaletxea eta Bagera.

Eusko Jaurlaritza eta Topagunea dira Euskal Herri mailan Euskaraz 365 egunekimena aurrera eramateko hazia jarri dutenak, nahiz eta arrakastatsua izateko ezinbestekoa izan eragile ezberdinen eta herritarren parte hartze aktiboa lortzea eta modu koordinatuan lan egitea. “Euskara gehiago erabiltzea nahi dugu eta horretarako hizkuntza ohituren aldaketa esanguratsua lor- tzeko proposamen bateratu bat egin da”, azaldu zuen Azkaratek.

Horretarako Altza eta Intxaurrondori lekukoa hartuko dio Bagerak eta Udaletxeak sustatzen duten ekimenak.

Ahobiziak eta Belarriprestak dira ekimen honetan ezinbestekoak diren figurak. Altza eta Intxaurrondon, adibidez, 1.000 lagun ari dira parte hartzen era batean edo bestean eta Donostia mailan konpromiso hori hartuko duten herritarrak asko izatea espero dute antolatzaileek. “Ekimen honi esker, euskaldunak euskaraz ari dira ahal duten guztietan”, adierazi zuen Miren Azkaratek.


egitarauaEuskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko 150 ekitaldi baino gehiago antolatu dira Donostian. Gehienak abenduaren 2an eta 3an egingo dira baina izango dira ere aurretik burutuko direnak hiriko auzoetan lan egiten duten euskara batzordeek antolatuak.

Bagerako kidea den Idoia Trenorrek adierazi zuenez, hamabost auzoetan egingo dira ekimenak, hainbat eragileen laguntzarekin.

Dbusek ere Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginez autobusetan antzerkiaz gozatzeko aukera emango du. Azaroaren 30ean ibilbide jakin batzuetan bi aktore igoko dira autobusera eta bertan dagoen jendearekin euskaraz arituko dira joko artean.

Donostiako Euskara Zerbitzuak Gazteak Antzerkira izeneko ekintza antolatu du DBH, Batxilergo eta zikloetako ikasleei zuzenduta.

Herramientas de Contenido