Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

GazteArt proiektuko gazteen lanak ikusgai dira Zizurkilen

Antzinako argazki-kamera erabiliz egindako lanak erakusten dituzte artista gipuzkoar eta napolitarrek

Miércoles, 22 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Zizurkil- GazteArt proiektuko gazteek sortutako lanak ikusi ahal izango dira Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegiko erakusketa-gunean abenduaren 10a bitarte.

Erasmus Plus egitasmoaren baitan artista gipuzkoar eta napolitarrek Jon Andoni Martin argazkigile azpeitiarrarekin egindako argazkigintza-tailerraren emaitza ikusi ahal izango da oraingo honetan. Antzinako argazki-kamera erabiliz ateratako argazkiak kristalen gainean inprimatuta ikus daitezke erakusketa berri honetan.

EkimenaZizurkilgo Udalak, Azpeitiko Udalak eta Azpeitiko Kultur Mahaiak antolatu dute GazteArt izeneko ekimena proiektuan, sormen artistiko-plastikoko edo artistiko-grafikoko ezagutza, formazioa edota zaletasuna duten Aiztondo bailarako eta Urola Erdiko hamabi gaztek eta Napoliko (Italia) beste hamabi gaztek parte hartu dute. 1988 eta 1998 urteen artean jaiotako gazteei zuzendutako programa da, eta ez dago ikasketei edo formakutzari lotuta. Aiztondo bailarako sei gazteri eta Urola Erdiko beste seiri eman zaie ekimenean parte hartzeko aukera. Gazte horiek astebeteko bi egonaldi egin dituzte urrian Gipuzkoan, eta abenduaren 5etik 11ra bitartean Napolin izango dira, toki bakoitzeko sormen guneak eta sortzaileak ezagutuz. - M.S.S.

Herramientas de Contenido