Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Lintziringo hirugarren faseko lanak hasi dira

Zerbitzu bidea eta oinezkoentzako espaloia eraikiko dira Oiartzungo GI-636 errepide ondoan

Miércoles, 22 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Oiartzun- Oiartzungo Udalak atzo jakitera eman zuenez, Lin-tzirin industria eremua biziberri-tzeko egitasmoak aurrera darrai martxa onean. Izan ere, lehengo astean, hirugarren faseko lanak hasi ziren.

Lan hauetako egitasmorik garrantzitsuenetariko bat zerbi-tzu-bide bat eraikitzea izango da, GI-636 errepidearen paraleloan, oinezkoentzako espaloiarekin eta argiteriarekin. Honela, eremu horretan dauden enpresetara eta zerbitzuetara sartu-irteerak erosoagoak eta seguruagoak izango dira eta gaur egun Gipuzkoa mailan garraio gehien duen puntuetako bateko trafikoa arintzea lortuko da, Udalak adierazi zuenez. Egunero, 36.000 ibilgailu inguruk zeharkatzen dute errepide hori, Aldundiaren datuen arabera.

Lanen aurreikuspena bi hilabetekoa da. Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiko Azpiegitura sailarekin sinatu duen hitzarmenari esker, bi erakundeen artean finantzatuko dituzte lan hauek, Foru Aldundiak bere gain %55 hartuko duelarik. Guztira, 919.000 euro pasatxoko inbertsioa izango da.

Biziberritze integralaOiar-tzungo Udalak bidalitako notan gogorazi zuenez, duela bi urtetik hona, Udalak egindako apustu garrantzitsuenetariko bat da Lin-tziringo poligono osoari irtenbide integral bat ematea.

Azken hilabeteetan bigarren faseko lanak bukatu dira: Lintzirin-Carrefour arteko barruko errepidean, udal jabetzakoa, espaloia eta argiteria jartzea, hain zuzen ere. Lan hauetan 400.000 euroko inbertsioa egin da. - A.M.

Herramientas de Contenido