Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Baratza, komunitate osoak eraikitako proiektu hezigarria

Orain bi ikasturte hasi ginen kanpoaldean dugun lur eremu txiki batzuk probesten “eskola-baratzea” garatzeko

Testua eta argazkia Jaso Ikastola - Jueves, 23 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Gure baratzak baliabide bikaina eskaintzen die haurrei ingurune naturala ezagutzeko.

Gure baratzak baliabide bikaina eskaintzen die haurrei ingurune naturala ezagutzeko. (Jaso Ikastola)

Galería Noticia

  • Gure baratzak baliabide bikaina eskaintzen die haurrei ingurune naturala ezagutzeko.

Baratzea Haur Hezkuntzarako proiektua izan da orain arte, eta baliabide bikaina eskaintzen die ikasleei euren natur inguruneari buruzko esperientzia anitz ahalbidetzeko, ingurunearekin ditugun harremanak eta menpekotasunak ulertzeko, eta ingurugiroa zaintzeko eta ingurugiroaz ardura-tzeko jarrerak eta azturak praktikan jartzeko;horiek guztiak oso esperien-tzia interesgarriak dira, Ingurugiro Hezkuntzan funtsezko gaitasunak garatzeko. Ingurunea lantzeaz gain, baratzea zehar lerroak lantzeko marko hobezina dugu, izan ere, bertan gai desberdinak sartzen dira, hala nola, kontsumoa, elikadura, zaborrak eta birziklapena, osasuna eta herrialde eta baloreen garapena, besteak beste bizimodu guztiak estimatzea, beste pertsonekiko eta planetarekiko zuzentasuna eta elkartasuna. Eskola-baratzea, bestalde, ikastetxeko “ingurugiro-kalitatea” hobetzeko modu bat eman digu.

HAUR HEZKUNTZAKO FAMILIAK LURRA LANTZEN Jaso Ikastolaren baratzearen proiektuan Jasoko Komunitate osoak parte hartzen du. Haur Hezkuntzako familiei bidaltzen zaie gonbidapena baratzeko lurrak prestatzeko. Hogei bat aita-ama, eta aiton-amonak ere, etorri izan zaizkigu gure ikasleen baratza atontzeko. Lana amaitu ondoren meriendatxoa ere prestatu izan ohi dugu.

Lurra prest dugunean, Haur Hezkuntzako ikasleen ardura da landatzea, landatutakoa zaintzea (ureztatzea) eta nola ez uzta jasotzea.

Arrakasta itzela izan da aurreko urteko uzta eta gure baratza handituz joan da tamainaz baita uztaz ere.

Hasieran, Haur Hezkuntzarako proiektua izan behar zuena, Lehen Hezkuntzako ikasle talde bat ere ari da laguntzen. Baratza nola landu ikusteko eta ikasteko aukera ezin hobea dute gure ikasleek.

JASANGARRITASUNA ETA ELIKADURA OSASUNTSUAREN ALDE Eskola-bara-tzea, bestalde, ikastetxeko jasangarritasun ekimenak hobetzeko modu bat eman digu. Baratzeko uztaren soberakinekin gure konposta egin dugu eta aurten, beste urtetan ez bezala, udan ere barazkiak landu ditugu eta dagoeneko Ikastolako sukaldean tokian tokiko produktuak jaten ditugula esan dezakegu, gureak alegia. Tipulak, azenarioak, tomateak, eta nola ez, kalabazak kiloka jaso ditugu.

Aurrera begira gure baratzari etekin handiagoa atera nahi diogu. Familien eta irakasleen laguntzarekin urte osoan zehar bizirik mantendu nahi dugun proiektua da. Izan ere auzolanaren eredu paregabea bihurtu da Jaso Ikastolan eta bertan laguntza zuzenik eman ez arren denok senti-tzen gara “gure baratzaren” zati bat.

Herramientas de Contenido