Goierrik bat egingo du azaroaren 25arekin

Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunagatik ekintzak egingo dira

M. Aranburu - 2017(e)ko azaroaren 23a, osteguna - 06:11etan eguneratua

Astearte arratsaldean Beasaingo Udaleko ordezkariak eta herriko elkarteetako ordezkariak.

Astearte arratsaldean Beasaingo Udaleko ordezkariak eta herriko elkarteetako ordezkariak.

Galería Noticia

Astearte arratsaldean Beasaingo Udaleko ordezkariak eta herriko elkarteetako ordezkariak.

beasain- Tamalez, emakumeen aurkako jarrera eta erasoak ez dira desagertu, eta Goierrin herri ugaritan ekintza anitz antolatu dituzte azaroaren 25aren harira, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako eguna. Beasainen asteartean aurkeztu zuten aurtengo programa herriko hainbat talde eta Nekane Zaldua zinegotziak. “Udalak indarkeria mota honen larritasuna agerian utzi nahi du eta honen aurka beharrezkoak diren neurriak hartzeko eta baliabideak jartzeko konpromisoa berresten du”, azaldu zuen Zalduak.

Hala, gaur emanaldien zikloarekin jarraituko da eta Berdintasun Foroak antolatutako A través de los ojos de las mujeres palestinas filma izango da ikusgai, batzar aretoan, 17.00etan. Bihar, Indarkeria sexistaren aurkako herri matazak joste saioa hasiko dute 17.00ean, Loinazko San Martin plazan. Jarrain herriko ikasleek ekitaldia egingo dute Loinazko San Martin plazan, eta 21.30etan, performance berezi bat antolatu du Bideluze plazan Oriako Lamiak eta berdintasun foroak. Azaroaren 25ean, 18.30ean, elkarretaratzea antolatu du Asmube emakumeen elkarteak, Zubimusu plazan.

Lazkaon, gaur, 18.30ean, Volar filmaren emanaldia izango da Arerian, doan. Bihar, Ezpain gorriakhelduentzako ipuin kontaketa saioa egongo da Oihulari Klown antzerki taldeko Dorleta Kortazarrekin, kultur etxean, 18.00etan. 19.00etan elkarretaratzea egingo dute Lazkao Txiki musika eskolako eta San Benito Ikastolako ikasleen zein Azki emakumeen elkarteko kideekin. Larunbatean izango da ekintza bereziena. 11.00etatik 14.00etara Zapata gorriak instalazio artistikoa egingo dute plazan, munduan zehar desagertutako eta eraildako emakumeak gogora ekartzeko. Norberak oinetako bat eraman behar du, eta margo gorria Udalak jarriko du. Gorriz margotutako oinetakoekin puntu gorri bat eraikiko da.

Ordiziako Udalak ere bat egingo du. Bihar, Bizitza elkarrekin ospatzen indarkeria matxistaren aurka topaketa irekia egingo dute D´elikatuzen, 17.00etan. Jarraian, plaza nagusian, 19.30etan kontzentrazioa egingo da Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez! lemapean. Bestalde, azaroaren 27an, Giza katea egingo dute 11.15ean Altamiratik hasita, indarkeria matxistaren aurka. Egun berean, 17.30ean, Zinea, ahaldun-tze tresnaekintza antolatu du Kimetz emakumeen elkarteak D´elikatuzen. Bestalde, herri gehi-enetan larunbat arratsaldean egingo dituzte elkarretaratzeak.