Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Mikel Ugalde | Oarsoarrak sariaren irabazlea

“Pribilegiatu bat izan naiz, euskarak bizi izan dituen aldaketen testigu izan naizelako”

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak abenduaren 1ean Errenterian Oarsoarrak Sariak banatuko ditu. Aurtengo saritu bat Mikel Ugalde izango da.

Aitziber Muga - Jueves, 23 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Mikel Ugalde, Oarsoarrak sariaren irabazlea.

Mikel Ugalde, Oarsoarrak sariaren irabazlea.

Galería Noticia

  • Mikel Ugalde, Oarsoarrak sariaren irabazlea.

Errenteria- Mikel Ugalde hainbat arlotan jardun da bere bizitzan, besteak beste, euskalgintzan, sindikalismoan, irakaskuntzan eta kazetaritzan, gaztetatik eta frankismoaren garaian, pertsonekin eta gizataldeekin konprometitutako kristau kultura batek bultzatuta. Epaimahaiaren esanetan, “euskaraz bizi-tzea errazteko urrats esanguratsuak egin ditu”. Niessen kulturgunean burutuko den ekitaldian Kuadrillategi egitasmoa ere goraipatuko da.

Nola bizi duzu Oarsoarrak Sarien banaketa?

-Bi sentipen ditut;bata euskalgin-tzan jende asko dagoela sari bati dagokioenez nik baino lan gehiago egin duena eta bestea saria oso kontentu eta oso esker onez jasoko dudala. Baina nik beti besterekin egin izan dut lan, beti taldean ibili naiz eta ni bezala beste edozeinek sari hau merezi duela uste dut.

Agian nabarmendu nahi izan dutena zure ibilbidea eta urte luze askotan egindako lana da.

-Ni neure buruaren kazetari banintz titular bezala jarriko nuke nire bizi-tzan pribilegiatua izan naizela. Azken 50 urte hauetan tokatu zaizkit alde batetik ikustea eta bestetik eragitea ere bai izugarrizko aldaketa pilo bat: euskara batuaren osaketa, Koldo Mitxelena eta euskaltegiak, ikastolen sendotzea, alfabetatzea martxan jartzea..., euskarari aitorpen legala eman zitzaion eta elizak ere Vaticano Kontzilioaren ondoren euskara sartu zuen bere jardunetan. Gainera, Zeruko Argian egiten nuen lan eta herriko berriemaileekin elkartzen nintzen. Beti jende oso onarekin topatu izan naiz eta gauza askoren testigu izan naiz eta alde horretatik pribilegiatu bat izan naiz.

Noiz hasi zinen euskararekiko maitasuna sentitzen?

-Nire erronka izan zen 20 urte nituela erabaki nuela euskaldun izan behar nintzela, ez elebidun bakarrik. Honek zer esan nahi du? Bada euskaraz pentsatzera eta sentitzera iritsi behar nintzela. 20 urte nituela seminariora joan nintzen eta eskola batzuk latinez ematen zizkiguten, baina ni apunteak euskaraz hartzen saiatzen nintzen, nire barruko ariketa bezala. Geroztik ere hainbat teologoren lanak euskaratu nituen eta gero, Zeruko Argian sartu nintzen eta sindikalismoan eta Santo Tomas Lizeoan ere ibili nintzen. Nire lehenengo apustua ni euskaldun izan zen eta nik euskera ez dut maite kanpoko norbait maite duzun bezala, baizik eta nire barruko zerbait bezala estimatzen dut.

Garai horietan euskaraz aritzeak bere zailtasunak izango zituen.

-Oso zaila zen. Garai hartako familia askotan seme zaharrenak euskara gehiago ikasten zuen ondorengoen kaltetan. Beste fenomeno bat zen baserrietako neskek gazteleraz hitz egiteko joera zutela bere ustez dotoreago zelako, euskaraz aritzeak baserritar eta baztertu kutsu bat zuen. Horrelako konplejuak bazeuden. Giroak ere ez zuen laguntzen. Legeak antzerki eta bertsoen itzulpena eskatzen zigun baimena emateko. Baina zailtasunak badu bere alde ona, norbait kontra daukagunean haren kontra egiteko joera gehiago daukagu.

Zein da euskarak euskal nortasunarekin duen harremana?

-Arlo identitarioak badu bere garrantzia. Orain mundu globalizatu batean gaude eta gazteek hiruzpalu hizkuntza dakizkite eta arlo identitarioari ez zaio hainbeste garrantzia ematen. Hizkuntzak elkar ulertzeko bakarrik balio badu, orduan zertarako ikasi lau hizkuntza? Guztiok ingelesez hitz egin dezagun. Gure historian euskaraz jarduteak motibazio bat eman gaitu euskaldun sentitzeko.

Zure aburuz, zein da gaur egun euskararen osasuna Errenterian?

-Ni ez nago baikor, ezta etsita ere. Badaude datu batzuk oso esangura-tsuak. Joan den igandean txistu kontzertua egon zen arkupetan eta emanaldi guztiaren laburpena euskaraz egin zen, han bazeuden erdaldunak ere, baina ulertzen zuten txistua euskal kulturari dagokion elementu bat dela eta euskara hutsez egitea normaltasunez ikusten dute. Nik 18 urtetik beherako gazte batekin topatzen banaiz, badakit euskaraz egiten badiot gutxienez ulertuko didala. Alderdi horretatik baikor, baino kezkatuta nago adibidez hamar laguneko koadrila batean bik ez badakite euskaraz, gainon-tzeko guztiek gazteleraz hitz egiten dutenean. Milaka lagun EGAdunak daude, baina euskarazko liburu eta egunkarien tirada zenbatekoa da? Zein katek du lehentasuna?

Gipuzkoatzen

Gipuzkoako txoko bat. Larraitz, Txindokiren hegalpean dago eta bertatik euskal paisaia ikus daiteke.

Paisaia bat. Aiako Harria, egunsentia hortik sortzen delako.

Mendi bat. Aiako Harria, Euskal Herriko mendi zaharrena da.

Hondartza bat. Saturrarangoa, basati bezala ezagutu nuelako.

Ospakizun bat. Madalen bezperako Zentenarioa.

Herramientas de Contenido