Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Zuhaitz genealogikoak egiteko tailerra antolatu dute

Euskaraz egingo den doaneko ekimen honetan aritzeko izena Elgoibarko Izarran eman daiteke

2017(e)ko azaroaren 23a, osteguna - 06:11etan eguneratua

elgoibar- Bere zuhaitz genealogikoa egiteko gogoa duten elgoibartarrek Ibon Serrano herritarrak prestatu eta gidatuko duen doaneko ikastaro batean parte hartzeko aukera izango dute datozen asteotan (aholkulari lanetan Pello Arrieta eta Javier Elorza historialariek jardungo dute).

Ikastaroa euskaraz eskainiko da eta interesatuek Elgoibarko Izarra elkartearen 943 741 626 telefono zenbakira dei dezakete izena emateko.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, “hiruzpalau orduko formazio teorikoa jaso ondoren, partehartzaile bakoitzak bere etxetik lan egingo du. Hori bai, taldea hilero bilduko da “segimendu-lanak egin eta aholkuak partekatzeko”.

Prozesu osoak “lau bat hilabete” iraungo du “baina norberak erabakiko du bere proiektuaren zabalera zenbatekoa den”. - J.L.

Herramientas de Contenido