Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Donibane-Lohizunera iritsiko da Bertsolari Txapelketa igandean

Finalaurrekoetako bigarren itzuliko azken aurreko saioa izango da , eta Iruñeko saioarekin erabakiko da finala

Viernes, 24 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

iruñea- Bertsolari Txapelketa Nagusia finalaurrekoetako bigarren itzulian dago jada, eta bi saio baino ez dira geratzen finalari begira jar-tzeko. Igande honetan, Agin Laburu, Igor Elortza, Iñaki Apalategi, Jone Uria, Julio Soto eta Maialen Lujanbio ariko dira Donibane Lohizunen egingo den finalaurrekoan.

Fernando Anbustegi izango da saioa aurkezten. Jai Alaiean izango da, 17:00etatik aurrera;ohi bezala, 15:30ean zabalduko dira ateak eta sarrerak aurretik amaitu ezean, leihatila 15:00etan zabalduko da. Internetez eskura daitezke sarrerok www.bertsosarrerak.eusatarian.

Bertsozale Elkarteak gogorarazi nahi izan du txapelketako saio guztietan aforoa mugatua dela eta beraz, saioetarako sarrerak aurrez erostea gomendatzen du.

Aste honetan bertan amaitu dira abenduaren 2an Iruñeko Anaitasunan ospatuko den azken finalaurreko saiorako sarrerak eta, saio horretakoak eta finalekoak bukatuta, txapelketa bertatik bertara jarraitzeko eskuragai dauden sarrera bakarrak dira Donibane Lohizunekoak.

Bezperan, Hernandorena Sariketaren finala Asteburuko plana osatu nahi duenak proposamen ederra du larunbaterako ere. Baionako Zizpa gaztetxean, 21:00etatik aurrera, Hernandorena Sariketako finala izango da. Urriaren 27an hasi zituzten kanporaketak eta horiek pasata, finalean lehiatuko dira Aratz Igartzabal, Maider Arregi, Maialen Akizu, Nahia Sasco, Aitor Servier eta Jon Gurrutxaga. - M.M.P.

Herramientas de Contenido