Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Espazioak: muga edo tresna?

ARGI DAUKAGU espazioa kudeatu behar dela ikasleek etekin handiena ateratzeko. Eta hortxe gabiltza buru belarri…

Erreportaia eta argazkia San Donato IP - Viernes, 24 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

San Donato Ikastetxeko ataria auzolanean moldatu dugu.

San Donato Ikastetxeko ataria auzolanean moldatu dugu. (SAN DONATO IP)

Galería Noticia

  • San Donato Ikastetxeko ataria auzolanean moldatu dugu.

etxeko berriak

San Donato Ikastetxe Publikoak bost urte daramatza jada, metodologia aktiboen bidez lan egiten eta disziplina positiboa txertatzen bizikidetzan.

Gure gelak, proiektu bat egiten den aldiro, Piraten Gordeleku edo Gaztelu eder bihurtzen dira ikaskuntza prozesua bermatzeko. Gai horien ezagutzak talde txiki edo handietan kooperatuz lortzen dituzte. Ikasteko, goxotasuna eta ziurtasuna behar da eta horregatik lasaitzeko edo sentimendu txokoa dugu geletan eta kohesioa lan-tzen da. Ikasturtero, momentu ezberdinetan gure gela zeharo aldatzen da eta irakasleak espazioa hobe kudeatzeko trebatzen ari gara formatuz eta praktikan jarriz. Etekina atera behar diogu espazioari, ikaskuntzan ikaragarri eragiten baitu!

Baina espazioaren kudeaketa hau ez da bakarrik irakasleen gauza izan. Gure ikasleek behin baino gehiagotan etorri dira proposamen ezberdinekin. Badira haur batzuk futbolean jolasten aspertzen direnak eta trebetasun jokoak egiteko “egur batzuk honela eta horrela jartzea “ eskatzen dutenak edo beste batzuk belarretan gehiago jolastea eskatzen dutenak eta gure eskolako patioaren 2/3 zementuzkoa da Gu behar horietara egokitu behar gara. Aurreko batean 5. eta 6. mailako ikasleekin solasean Informatika gela ez zela bat ere modernoa esaten ziguten, “gaur egun tablet eta mugikorren bitartez bilatzen da informazioa”. XX. mendeko eraikuntzetan, XXI. mendeko ikasleak heztea ez al da ikaskuntzari mugak jartzea?

Irakasleak eta ikasleak ez gaude bakarrik, gurasoak tinko dabiltza gurekin elkar lanean. Beraiek ere gure ikastetxeko espazioak berrikuntza bat behar dutelako beraien denbora eta ahalegina eskaini digute Obra Batzordean lan eginez eta auzolanen bidez. Ez da bat ere erraza ikastetxeko espazioak eralda-tzea. Momentu honetan iraultza bat da

Proiektu berritzaile bat aurkeztu dugu eta Hezkuntza Departamentuan onartu digute gure proposamena. Gure patio kuttuna eralda-tzea du helburu. Nafarroako Eskola Kontseiluan ere lanean dihardugu oso interesgarriak diren “Espazioaren kudeaketari buruzko jardunaldietan”. Etxarri Aranatzeko Udaletxeak ere ikusi du gure lan egiteko gogoa, gure eraldatzeko grina, eta nahiz eta batzuen aldetik trabak sortu, denen artean ahalbidetzen ari gara gure herritarren nahiak.

DENA DEN, EZ DA NAHIKOA!Hemendik aurrera, guztion aldetik, borondate ona, elkar lanean aritzeko inplikazio handiagoa eta gure proiektuak gauzatzeko txanponak ezinbestekoak dira… Milesker izandako inplikazioarengatik eta animo, guztiok iraultza honetan jo ta ke ibiltzeko. Gertuago dute gure ikasle herritarrek XXI. mendeko eskola!

Herramientas de Contenido