Eleganteen bilgunea egingo dute Ormaiztegin

XIX. mendean herrigunean zegoen bainuetxera joaten zirenak irudikatuko dituzte biharkoan

M. Aranburu - 2017(e)ko azaroaren 24a, ostirala - 06:12etan eguneratua

Iazko urtean, Udaletxe aurrean elkartu ziren ormaiztegiarrak eleganteen bilkura ospatzeko, garai hartako arropekin.

Iazko urtean, Udaletxe aurrean elkartu ziren ormaiztegiarrak eleganteen bilkura ospatzeko, garai hartako arropekin. (Argazkia: Angel Elorza)

Galería Noticia

Iazko urtean, Udaletxe aurrean elkartu ziren ormaiztegiarrak eleganteen bilkura ospatzeko, garai hartako arropekin.

ormaiztegi- Guztia prest dute Ormaiztegin aurtengo Ander Deunaren jaiei hasiera emateko. Azaroaren 29an hasiko dira ofizialki, baina urteroko legez, asteburu honetan ere izango da zer ospatua, Izan ere, biharko eleganteen eguna eta igandeko haurren danborrada izango dira ekintza nabarmenenak.

Duela bost urtetik egiten dute herrian eleganteen bilkura. Herritarrak garai bateko arropak jantzita ateratzen dira goizetik, XIX. mendean Ormaiztegin zegoen bainuetxera joaten ziren goi mailako personak irudikatuz. Aurtengo berritasuna argazkiak egiteko tokia berritu dutela da. Hain zuzen, garai batean zegoen bainu-etxeko argazki batekin egin dute photocall berria. Elizako atarian jarriko dute eta bertan musika tresnak, jokoak eta txokolate jana banatzeko zein hartzeko mahaiak eta aulkiak ere ipiniko dituzte. Horrela, inoiz baino gehiago gerturatuko dira duela mi mendeko errealitatera. Gainera, garaiko jokoak eta orduko autoen erakusketa ere jarriko dute, eta herriko denda zein tabernak haien dekoratuak moldatuko dituzte egun honekin bat egiteko asmoarekin. Elegante bazkaria urteroko ohitura da Ormaiztegin jartzen duten karpan, eta horren ostean Eliza atarian karta jokoak egiteaz gain, iaz haurrentzat panpin tailerra egin zuten eta izandako arrakastaren ondorioz, etzi berriz errepikatuko dute.

Jundago txarangak kaleak animatuko ditu iluntzean eta 23.30ean kon-tzertuak hasiko dira, txosnetan. Estu&Larri eta Guri5 taldeak igoko dira taula gainera.

haurren doinuakIgandean etxeko txikienak bihurtuko dira protagonista haurren danborrada. 12.00-etan herriko kaleetan barrena haurrek danborrak astinduko dituzte. 17.00etan, Ormaiztegiko eta Lazkaoko pilota eskolakoen erakustaldia izango da Zubipe kiroldegian eta 19.00etan, leku berean, Goruntz taldearen saioa izango da.

Datorren asteazkenean, hilak 29, hasiko dira ofizialki Ander Deunaren jaiak. Arratsaldeko 19.00etan, Ikurrina altxatzea, suzirien jaurtiketa eta zapia jartzea egingo dute. Bestalde, Udaletik aurreratu dutenez, aurtengo jaiei hasiera emateko sorpresaren bat ere izango da.