Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Anne Etchegoyen ariko da gaur Victoria Eugenian

2017(e)ko azaroaren 25a, larunbata - 06:12etan eguneratua

Donejakue bidean.

Donejakue bidean.

Galería Noticia

  • Donejakue bidean.

dONOSTIA- Anne Etchegoyen kantaria ariko da gaur arratsaldean Donostiako Victoria Eugenia antzokian, 20.00etatik aurrera, Compostelle azken lana aurkezten. Donapaleuko etxetik Donejakue bidea egitea erabaki zuen 2015eko irailean eta bidaia hori izan zen disko honetako inspirazio nagusia. Haren hitzetan, musika proiektu “humanista, bateragilea eta mundura irekia” da.

Gaur arratsaldeko emanaldian Aukeran dantza konpainia eta Burlatako Paz de Ziganda ikastolako neska abesbatza ariko dira Etchegoyenen ondoan.

70.000 disko baino gehiago saldu ditu Etchegoyenek, sorterriari lotutako abestiekin eta Frantziako, Espainiako, Italiako eta Argentinako publikoa hunkitzea lortu du.

“Artista nauzue, euskal kantaria;hori dut lanbidea. Disko hau ikusi, entzun eta bizi izan dudan guztiak hornitu du”, dio Etchegoyenek.

gospel doinuak kursaalenBestalde, Kursaaleko Nineu jatetxean gospel doinuak entzungo dira asteburu honetan: gaurko afaria eta biharko bazkaria The Como Mothers hirukoteak girotuko du, Mississippiko (AEB) Como herri txikitik etorritakoak. Emanaldia espreski prestatutako menu batek lagunduko du Kursaalek eskainitako eskaintza gastro-musikala osa-tzeko. - N.G.

kontzertua

Herramientas de Contenido

Últimas Noticias Multimedia