Beloaga gazteluaren biziberritzearen inguruko hitzaldia

A.M. - 2017(e)ko azaroaren 26a, igandea - 13:25etan eguneratua

Hernani - Hernani Errotzen taldeak bihar 19.30ean eta Biteri kultur etxean, Beloaga gaztelu nafarraren berreskuratzearen inguruko hitzaldia antolatu du. Solasaldiaren izenburua Arkaleko haitzen gainean dotore-dotore daude gaztelu nafar baten aztarnak. Oiartzuarrek auzolanean bistarazi dutena. Zertarako, ordea? da eta Joxemari Iturriotz oiartzuarra izango da hizlaria.