Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Santa Zeziliako kontzertua eskainiko du gaur Salatxo abesbatzak

A.R. - 2017(e)ko azaroaren 26a, igandea - 13:41etan eguneratua

Orio - Santa Zezilia eguna, musikarien patroia, ospatu da aste honetan, eta hori dela eta, urtero egiten duen kontzertua eskainiko du gaur bertan Orioko Salatxo abesbatzak. Hala, gaur igandea izango da emanaldia San Nikolas Bariko elizan. Meza nagusia bukatu ondoren eskainiko du herriko taldeak kontzertua, hau da, eguerdiko 12.40 inguruan, hain zuzen ere. 

Herramientas de Contenido