EHUk, Musikenek eta Tecnunek "Campusari musika eta hitza jarri" kultur lehiaketa abiatu dute

Musika Youtubeko grabazio baterako estekaren bidez aurkeztu beharko da

EFE - Lunes, 27 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 14:19h

"Campusari musika eta hitza jarri"lehiaketa

"Campusari musika eta hitza jarri"lehiaketa (UPV/EHU)

Galería Noticia

"Campusari musika eta hitza jarri"lehiaketa

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Tecnun Nafarroako Unibertsitateko Ingeniarien Eskolak eta Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak "Campusari musika eta hitza jarri" izeneko kultur lehiaketa jarri dute martxan, hiru erakundeotako edozein zikloko ikasleei zuzenduta.

BILBO. Lehiaketa astelehen honetan aurkeztu dute hiru hezkuntza zentroetako ordezkariek: Agustin Erkizia EHUko Gipuzkoako campuseko errektoreordeak, Raul Anton Nafarroako Unibertsitateko Tecnuneko zuzendariak, Miren Iñarga Musikeneko zuzendari nagusi eta akademikoak eta Antonio Casado EHUko Gipuzkoako campuseko Unibertsitateko Hedakuntzarako zuzendariak.

Parte hartzaileen taldeak 2-4 ikaslek osaturikoak eta mistoak izango direla jakinarazi dute, hau da, gutxienez bi taldekide erakunde antolatzaile desberdinetakoak izango direla. Talde bakoitzak musika eta literatur testuen arteko konbinazio bat edo batzuk proposatuko ditu.

Musika Youtubeko grabazio baterako estekaren bidez aurkeztu beharko da. Literatur testua euskaraz edo gaztelaniaz idatzi ahalko da, asko jota 300 hitz izango ditu, eta erabilitako musika nolabait aipatu beharko du. Era berean, hitzak eta musika unibertsitateko bizitzaren edozein alderdiri buruzkoak izango dira.
Hiru sari emango dira konbinazio onenentzat. Sariak 400, 300 eta 200 eurokoak izango dira, eskolako materiala erosteko, eta lanak aurkezteko epea abenduaren 31n bukatuko da.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »