Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

abenduaren 4an eta 5ean

Lia Rodrigues koreografo brasildarrak 'Para que o céu não' zuzentzen du Arriagan

Brasildarrak adierazi nahi du une oro dantzatzeko beharra dagoela

n.g. - 2017(e)ko azaroaren 27a, astelehena - 10:44etan eguneratua

Lia Rodrigues koreografo brasildarrak 'Para que o céu não'zuzentzen du Arriagan.

Lia Rodrigues koreografo brasildarrak 'Para que o céu não'zuzentzen du Arriagan. (Sammi Landweer)

Galería Noticia

  • Lia Rodrigues koreografo brasildarrak 'Para que o céu não'zuzentzen du Arriagan.

Lehen mailako dantzari dagokio txanda orain Arriaga Antzokian, Lia Rodrigues koreografo eta zuzendariaren eskutik. Nazioartean txalotua izan den brasildar artistak sorkari indartsu eta erritmiko batekin harrituko gaitu: Para que o céu não caia. Formatu txikiko proposamen eszenikoa honetan, publikoa Lia Rodrigues Companhia de Danças osatzen duten dantzariengandik oso hurbil kokatuko da, ikuskizuna nolabait barrutik sentitzeko.

BILBO. Datorren astean izango da ikusgai Para que o céu não caia, noiz eta astelehenean (abenduak 4) arratsaldeko 20:00etan eta asteartean (hilak 5), egun horretan emanaldi bikoitza eskainiz, aurrena 18:00etan eta bigarrena 21:00etan.

Para que o céu não caia izenburuaren atzean Lia Rodriguesek adierazi nahi duen une oro dantzatzeko beharra dago, izan ere dantzan ari gara etengabe, tematuak bizirik jarraitzera hondatzera doan mundu honetan. Euri ala ateri, eskaintza eta ofrenda bezala, amets egiteko nahiz toki ilunak bisitatzeko, indar edo ahulezia seinale… une oro.

Davi Kopenawak, Yanomamitarren txamanak, Lia Rodriguesentzat oinarrizko iturri izan den hurrengo esana bota zuen: “zeru bakarra dago, eta zaindu beharra daukagu, zeren gaixotzen bada gauza guztien azkena izango da”.

Hala bada, zer egin dezake gutako bakoitzak zeruari eusteko? Ezin dugu astirik galdu munduak lurra jo aurretik, egunero ikusten ditugu inguruan zernahi ezbehar eta sarraski, eta dantzan hortaz dantzan ibili behar dugu makina, auto, helikoptero eta sirenen doinura.

Herramientas de Contenido