Wikiliburutegiak proiektuak 25 euskal idazleren fitxak sortu eta osatu ditu

Wikipedian euskarazko eduki gehiago zintzilikatzea da helburua, euskal literaturaren ingurukoak, kasu honetan

Arantzazu Zabaleta - Martes, 28 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Proiektuan lanean aritu diren ‘idazlezainak’, bilera batean.

Proiektuan lanean aritu diren ‘idazlezainak’, bilera batean.

Galería Noticia

Proiektuan lanean aritu diren ‘idazlezainak’, bilera batean.

donostia- Wikiliburutegiak proiektuak 25 euskal idazleren fitxak sortu, osatu eta zintzilikatu ditu Wikipedia entziklopedia birtualean. Donostia Kulturako liburutegi zerbi-tzuak abiatu du Wikiliburutegiak proiektua, 2016ko kultura hiriburu-tzaren baitan burututako Donostiapedian oinarrituta (orduan hiriari buruzko euskarazko testuak igo ziren Sarera). Orduan eta orain, helburu nagusia euskarazko edukiak zintzilikatzea da, “eduki digitalak ezinbestekoak baititugu eta publiko orokorrak, irakurleek, ikasleek, ikertzaileek, Wikipediara jotzen dute informazio bila”.

Bi esparru landu dituzte aurten ekimen honen baitan: alde batetik, Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasleen Eskolarekin batera Haur eta Gazte Literaturako edukiak landu dira. Bestalde, Idazlezainak egitasmoa sortu da: liburuzainak, liburuak zain-tzeaz gain, idazleak ere zaintzen dituzte eta haiek izan dira eduki berriak sortzeko ardura hartu dutenak, horretarako prestakuntza jaso ondoren. “Zerbitzu publiko gisa, liburutegiek tokiko egileak babesteko eta susta-tzeko bokazioa dute, haiek baitira gertaera literarioen muina eta iturburua”, Donostia Kulturaren esanetan.

Donostiako liburutegietako eta Koldo Mitxelenako liburuzainek hartu dute parte egitasmoan, baita Habeko langileek ere (Euskal Wikilarien Kultura Elkartea eta Euskal Idazleen Elkartearekin elkarlanean) eta 25 euskal idazleren fitxak sortu edo osatu dituzte: haien biografia, lanak, ibilbidea eta sariak deskribatzen dituzte, besteak beste. Andoni Egaña, Mariasun Landa, Hasier Etxeberria, Arantxa Iturbe, Unai Elorriaga edo Asun Balzola dira Wikipedian fitxa berriak dituzten sortzaile batzuk, besteak beste, eta baita bideo bat ere. Fitxa horiek ahalik eta hizkuntza gehienetara itzultzea ere bada proiektuaren xedea.

Liburuzainak eduki digitalak sor-tzearen garrantziaz jabetuta daudela nabarmendu zuen atzo Donostia Kulturak eta, gainera, liburutegiek idatzizko eta irudi bidezko ondare multzo handia digitalizatu eta jar dezaketela herritarren eskura.

Wikiliburutegiak proiektua ezagu-tzera emateko ekitaldi berezi bat prestatu dute iganderako, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira. Victoria Eugenia antzokian Iban Zaldua eta Ana Malagón ariko dira solasean, Internet eta liburutegiei buruz. Erakusketa bat ere osatu dute eta Durangoko Azokan izango da ikusgai (ondoren kultur etxeetan zabalduko dute).

2018an Wikiliburutegiak proiektuak jarraipena izango du eta Euskal Idazleen Elkartearekin elkarlanean jarraituko du, baita idazlezainak prestatzen ere, eduki gehiago sortzeko eta sareratzeko asmoz. Adibidez, literatura alorrean Donostian egingo diren jardueretako edukiekin artikuluak editatuko dira, besteak beste, literatur solasaldiekin eta Literaktum jaialdiarekin.