Lasarte-Oriak literatur sariak banatu ditu asteburuan

Haurren 343 lan aurkeztu dira, helduek 27 obra idatzi dituzte eta 49 mikrokontakizun egon dira

2017(e)ko azaroaren 28a, asteartea - 06:11etan eguneratua

Lasarte-Oria- Lasarte-Oriako alkateak, Jesus Zaballosek, eta Kulturako zinegotzi Maite Iglesiasek larunbatean banatu zituzten Lasarte-Oriako literatur sariak, bere bi ediziotan: haurrena eta helduena. 343 lan aurkeztu dira aurten haurren hiru kategoriatan, 27 helduenean eta 49 mikrokontakizun.

Guztira 29 sari banatu ziren, baina sari batzuk irabazlerik gabe gelditu ziren, batez ere helduen kategorietan, mikrokontakizun eta poesia ataletan.

Alkateak sarien banaketan adierazi zuenez, horrelako ekimenak oso garrantzitsuak dira irakurzaletasuna suspertzeko haur, gazte eta helduen artean. Aitor Tejedor, Ivan Moreno eta Roberto Yaben musikariek irabazle izan ziren bi testuren irakurketa musikatua egin zuten. - A.M.