Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Txarapeako bizilagunen beharrak ezagutzeko galdeketa egin du EH Bilduk

Azpiko berdegunerako landu duten proposamena ostegunean aurkeztuko dute Aretxabaletako udaletxean

2017(e)ko azaroaren 28a, asteartea - 11:17etan eguneratua

Olaia Etxenausia eta Ion Albizu, Txarapea azpiko parkean.

Olaia Etxenausia eta Ion Albizu, Txarapea azpiko parkean.

Galería Noticia

  • Olaia Etxenausia eta Ion Albizu, Txarapea azpiko parkean.

Aretxabaleta. Txarapea ibilbideko etxebizitza asko erdigunetik urruntxo eta behar bezalako loturarik gabe daudela kontuan hartuta, Aretxabaletako EH Bilduk auzo honetako bizilagunen artean galdeketa egin du. 250 etxetara jo dute eta 81 herritarren erantzunak jaso dituzte.

Askok herriaren erdigunera oinez joateko bide egoki eta zuzenik ez dagoela azpimarratu dute. Zentzu honetan, EH Bildukoek azpiegitura berriren bat beharrezkoa ikusten duten galdetu diete lau proposamen eskainiz: eskailera mekanikoa izan da hautatuena;ondoren igogailua geratu da, eta hirugarren postuan, oso parekatuta, arrapala eta eskailera ba- tzuk komentu parean.

Txarapea azpiko berdeguneari dagokionez, ia 60 bizilagun parkea sortzearen alde agertu dira eta, horretarako, hainbat ekarpen egin dituzte: plangintza orokorra egitea, zuhaitzak landatzea, lasai egoteko lekuak egokitzea, umeentzako azpiegiturak, padeleko pistak...

"Kexak eta eskaerak ere azaldu dituzte bukatu gabeko eraikinen gainekoak, aldapa noranzko bakarrekoa jarri, aparkalekuak sortu, garbitasuna hobetu...", aipatu zuen Ion Albizu zinegotziak. Inkestaren emaitzak Hirigintza sailera bideratuko dituzte.

Bestalde, Txarapea azpiko berdegunearen harira, proposamen zehatza lantzen dabiltzala argitu zuen Albizuk: "Gure nahia plagintza zehaztuta uztea da eta gero lanak hainbat fasetan banatuta egitea. Inbertsio nagusia bi zonen lotura ziurtatzeko azpiegiturarentzako zain beharko li-tzatekeela uste dugu". Hori guztia herritarrei aurkeztuko diete datorren ostegunean udaletxeko osoko bilkuren aretoan egingo duten ekitaldian (18.30ean). A.D.

Herramientas de Contenido

Últimas Noticias Multimedia