Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Mendia: obsesioa, terapia eta gertaleku

Ipuinez osatutako lan berria kaleratu du Aingeru Epaltza iruindarrak, hain idilikoa ez den mendi giroan kokatuta guztiak

Arantzazu Zabaleta / Ruben Plaza - Miércoles, 29 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:35h

Epaltza, bere azken liburua eskuetan duela.VER VÍDEOReproducir img

Epaltza, bere azken liburua eskuetan duela.

Galería Noticia

  • Epaltza, bere azken liburua eskuetan duela.Reproducir

donostia- “Mendiak baizik ez ditu bizi, asteburua noiz ailegatuko beti, betizuak larrera bezala ateratzeko: horra zer diren mendi-joak”. Horrela azaltzen du Aingeru Epaltza iruindarrak bere azken liburuaren izenburua, Mendi-joak (Elkar). Mendia gertaleku duten ipuinen bilduma da, giza harremanei buruzkoak, lagunartekoen ingurukoak, bertako eta kanpokoen arteko erlazioaren harira idatzitakoak...

Gatazkaren bat ardatz duten kontakizunak dira guztiak (“literatura gatazkaren eremua baita”), oso desberdinak batzuk besteengandik baina guztiak mendiaren giroan kokatuta daude eta mendiaren epika badute: Aralar inguruan, Piriniotan, Marokoko Atlasen, Kaukason eta baita Kilimanjaron ere. Batzuetan istorioak kontatzeko paisaiak dira bakarrik, atrezzoa;baina beste batzuetan protagonista ere bihurtzen dira.

Epaltza bera mendizalea da eta Kilimanjaro izan ezik, ipuinetan agertzen diren tontorrak ezagunak ditu. Eta bere protagonisten antzera, bera ere neurri batean mendiak jota dagoela aitortu zuen. Hala, mendizaletasunaren alderdi idilikotik aldendu nahi izan du eta mendian ere, bizitzaren beste alorretan bezala, elkartasun eza, nagusikeria, kon-tsumismoa edo matxismoa badagoela nabarmendu zuen. “Mundua ez dagoela zuzen antolatua, hori ere ikus daiteke mendian”, azaldu zuen.

Egun, hiritarren eta kaletarren “abentura gogoa” asetzen duela eta zaletasuna obsesio eta patologia bihur daitekeela gaineratu zuen. “Desmitifikazioa eta behatza zaurian sartzea Epaltzaren ezaugarria izan da hasieratik, baina kasu honetan goxoago aritu dela ere esango nuke, ez hain gaizto”, aipatu zuen Xabier Mendiguren editoreak.

Erresuma eta fedeatrilogian urteotan buru-belarri aritu ondoren, “XVI-XVII. mendean kokatutako 1.000 orrialde idatzi ondoren eta garai hartako hizkera ere erabili ondoren”, Epaltzak nolabaiteko “desintoxikazioa” behar zuela aitortu zuen atzo eta horretarako, mendira eta ipuin laburretara jo zuen, gaur egun kokatuak.

Formari dagokionez, aniztasuna dago: batzuk linealak dira, besteek saltoak dituzte, lehen edo hirugarren pertsonan kontatuta daude, orainan eta lehenaldian, eta batzuk motzak eta besteak luzeagoak dira.

Herramientas de Contenido