Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

'Hurretik' proiektua abian, Oñatiko ondarea transmititzeko

Ikasmateriala sortuko dute ikastetxeetan eta tertulia saioak antolatuko dituzte herritar orok bere ekarpena egin dezan

2017(e)ko azaroaren 29a, asteazkena - 12:41etan eguneratua

Josu Zubia eta Nerea Zubia, atzo, aurkezpenean.

Josu Zubia eta Nerea Zubia, atzo, aurkezpenean. (A.D.)

Galería Noticia

  • Josu Zubia eta Nerea Zubia, atzo, aurkezpenean.

Oñati. Oñatiko ondarearen transmisioa bermatzeko Hurretik proiektuak bere ibilbidea hasi du. Udaleko Hezkuntza saila, ikastetxeak eta Euskaltzaleen Topagunea elkarlanean ari dira egitasmo hau aurrera ateratzeko. "Oñati non kokatuta dagoen, bere inguruan dauden mendiak edo errekak erakusten zaie umeei ikastetxeetan. Baina harago joan nahi dugu lan honekin. Hau da, zer ohitura zeuden, kantuak, pertsonaiak, pasarte historikoak...", adierazi zuen atzo Hezkuntza zinego-tzi den Nerea Zubiak.

Beraz, Oñatik bere baitan duen ondare aberatsa herritarrei transmititzea da xedea. Horretarako, ikastetxeetan erabiltzeko propio sortutako ikasmateriala egongo da eskuragarri datorren ikasturtean. 2018ko irailetik aurrera, Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarren maileetako ikasleei zuzendutako sekuentzia didaktiko desberdinez osatutako materiala izango da, Historiaurrea eta Erdi Aroko garaiak ardatz hartuta.

"Ez gara zerotik abiatuko;izan ere, Turismo bulegoak eta Natur eskolak egiten duten lanaren osaketa izan nahi du egitasmo honek", nabarmendu zuen Zubiak. Aipatutako maileekin hasiko dira lanean eta ikasmaterial guztiak euskarri digitalean jarriko dituzte, sarean egongo den blog baten bidez nahi duenak eskura izan dezan.

"Gainera, audioak, kantuak... sar-tzeko aukera ere izango dugu. Etengabe elikatzen joango da", azaldu zuen Hezkuntza zinegotziak.

Herritarren inplikazioa Hurretik proiektuaren bigarren hanka herritarren inplikazioa da. Era honetan, "urtarriletik aurrera tertulia saioak egingo ditugu hainbat galdera oinarri hartuta: Zer da oñatiarra izatea? zer jakin beharko luke Lehen Hezkuntzako haur batek Oñatiri buruz?...", aurreratu zuen Topaguneko koordinatzaile den Josu Zubiak. Horiekin batera, ikus-entzunezko bat ere prestatuko dute.

"Oñatiarrok Oñati maitatzeko herria ezagutu egin behar dugu, ezagutzen ez dena nekez maita daitekeelako", azpimarratu zuen Nerea Zubiak. A.D.

Herramientas de Contenido