Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Bizikidetza: harreman egokiak eraikitzen

KIVA PROIEKTUAREN ESKUTIK | Giroa hobetzea lortzen da, ikasleei jazarpena ekidin eta mozteko tresnak eskainiz

Testua eta argazkia Paz de Ziganda Ikastola - Jueves, 30 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Ikasleak jazarpen egoera bat antzezten.

Ikasleak jazarpen egoera bat antzezten. (PAZ DE ZIGANDA IKASTOLA)

Galería Noticia

  • Ikasleak jazarpen egoera bat antzezten.

Paz de Ziganda Ikastolan, Nafarroako beste ikastolekin batera, KiVa egitasmoaren ezarpena gauzatu dugu azken urtean. KiVak ikastolako bizikidetza aberastu du eta, batik bat, prebentzio arloan egiten dugun lana sistematizatzeko baliabide aparta izan da. Lehen Hezkuntza osoan iaz zabaldu genuen proiektua eta aurten DBH 1. mailara ere luzatu dugu.

Autoezagutza eta enpatia KiVak ikasleak egoera ezberdinak bizitzera eramaten ditu, autoezagutza eta hausnarketa bultzatzen ditu batetik, eta bestetik, enpatia garatzen du rol ezberdinak jokatuz. Zapaltzaileak batzuetan, zapalduak hurrengoan, laguntzaileak edo ikusle pasiboak… ikasleak aktore bilakatzen dira eta jokabide anitzak antzezten dituzte. Ondoren, horrelako egoeretan sor-tzen den “agertokia” behatuz eta aztertuz.

Argazkian ikus daitekeen bezala, egoera hauek jokabide egokiak modelatzeko baliagarriak dira, benetako egoera bat suertatzen denean jokabide proaktibo eta positibo bat izan dezaten. Ikasleak jazarpena identifikatu eta haren kontrako eragile nagusiak izan behar dira.

Ikuspegi pedagogikoa Jarrera ezegokiak gertatzen direnean, hauek zuzentzea du helburu programak, ikaslea epaitu beharrean, egoera baloratzen da. Ikasleei haien jokabide okerra zuzentzeko aukera ematen zaie, denon artean elkarbizitza hobetuz.

Ikasleen ahotan Ikasleen bizipenetatik abiatzen garela, LH 6. mailako ikasle batzuei jarduera hauen bitartez zer ikasten ari diren galdetu diegu eta honako hauek izan dira erantzunak: “Autokontrolaren ga-rrantziaz jabetu naiz” (Anne, 11 urte);“KiVak enpatizatzen lagundu dit eta jazartua dagoen pertsona nola sufritzen ari den argiago ikusi. Baita jazarleak horrela jokatzeko sufrimendu bat duela horren atzetik ere” (Maite, 11 urte);“KiVa lantzen ari garenetik pozik, babestuago sentitzen naiz eta laguntzeko prest arazo baten aurrean. Niri egingo balidate irakasle eta gurasoei kontatuko nieke, laguntzeko. Beste norbaiti balitz, berarekin geratuko nintzateke eta besteei jarrera hori mozteko eskatuko nieke.” (Nagore, 11 urte).

Ikasle askoren ahotan, KiVa lagungarria suertatu zaie zentzu askotan: “Asko lagundu dit jazarpena nola kontrolatu eta nola lagundu besteak. Orain badakit identifikatzen noiz dagoen jazarpena eta noiz ez” (June, 11 urte);“Indartsuago senti-tzen naiz orain, ez naiz beldurtzen, trebeagoa naizelako egoera hauen aurrean” (Estitxu, 11 urte);“Konfian-tza eta segurtasuna ematen dit jazarpen kasu bat gelditzen jakitea egoera asko eta askotan;eta jakiteak niri egingo balidate nire ingurukoek ere gelditzeko gai badirela” (Iker, 11 urte).

Ez hori bakarrik, izan ere, oso ongi barneratu baitituzte programaren oinarriak: “Jazarpenari aurre egiteko urratsak: lehenbizi tutoreari esan, ondoren, bestearen paperean jarri eta, azkenik, argitu jazarpena. Jakin egin behar dugu jazarpenaren atzean mina edo ahulezia dagoela. Oso eskertua nago ikastolarekin, KiVa iritsi arte ez genekien nola egin aurre jazarpenari ezta KiVa araurik ezagutu ere. Eskerrik asko ikastola” (Ainhize);“Lasai eta pozik sentiarazten nau KiVak, arazoak berehala konpontzen direlako” (Aiala, 11 urte);“KiVarekin ikasi dudan guztia praktikan jar dezaket” (Anai, 11 urte);“Babestua sentitzen naiz, jazarpenari aurre egiteko ausartak izan behar dugulako eta laguntza eskatu” (Adriana, 11 urte).

KiVa proiektua epe luzerako proiektua bada ere, ikasleek urte betez landu ondoren gai dira eguneroko egoera ezberdinetan har daitezkeen rolak identifikatzeko. Honez gain, talde presioaren maila ezberdinak ezagutu dituzten heinean, errazagoa egiten zaie hauek ekidin eta besteengan ez eragitea.

Guzti honek emozioetan eragin zuzena duen aldetik, baliabideak eskaintzen zaizkie, autoerregulatu eta besteenak ulertzeko gai izan daitezen;izan ere, errespetua baita bizikidetzaren ardatza.

Herramientas de Contenido