Azpeitiko EAJk bihar ospatuko du bere 110. urteurrena

Alderdiak liburu baten aurkezpena, erakusketa bat eta bazkaria antolatu ditu datozen egunetarako

2017(e)ko azaroaren 30a, osteguna - 06:12etan eguneratua

azpeitia- Bihar 110 urte beteko dira Eusko Alderdi Jeltzaleak Azpeitian Batzokia ireki zuenetik eta urtemuga hori ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu datozen egunetarako.

Hasteko, Pello Elorza alderdikideak idatzitako Aberria bihotzean. Azpeitiko EAJren 100 urtetik gorako ibilia liburua aurkeztuko dute bihar (19.00etan) Batzokian.

Bestalde, abenduaren 8ra arte ikusgai izango den Eusko Alderdi Jeltzaleak 110 urte Azpeitian erakusketa irekitzeko ekitaldia izango da larunbatean (12.00etan) Foru ibilbideko aretoan. Bertan lore-sorta bana emango zaie alderdikide zaharrenei.

Ekitaldi horren ondoren anaiarteko bazkaria egongo da Batzokian eta parte hartzeko interesa duten guztiek “ahalik eta lasterren” eman behar dute izena. - J.L.