Nafarroaren Eguneko kontzertuak

Viernes, 1 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

bera-lesaka- Nafarroaren Egunaren harira, Tuterako Griseras eskola publikoko abesbatzak, Pedro Pablo Garijo Cruzen zuzendaritzapean kontzertua eskainiko du igandean 13:00etan San Esteban elizan. Lesakako San Martin elizan, berriz, eguerdiko 12etan, aurten 40 urte bete dituen Berriozarko Elkarrekin Abesbatzaren emanaldia izanen da. Badira urte batzuk abesbatza horrek Nafarroaren Egunean kontzertua eskaintzen duela eta aurtengoan Lesakan eskainiko dute. - A.A.A.