Euskararen paparazziek sariak jaso dituzte

Urola Garaiko bizilagunek denda eta tabernetako euskarazko idatzien argazkiak bidali dituzte

Parte-hartzaileen artean 100 euroko hamabost erosketa bale zozkatu dituzte

Asier Zaldua - Viernes, 1 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Sarituak, merkatariak eta alkateak, sari banaketa ekitaldiaren ondoren.

Sarituak, merkatariak eta alkateak, sari banaketa ekitaldiaren ondoren.

Galería Noticia

Sarituak, merkatariak eta alkateak, sari banaketa ekitaldiaren ondoren.

zumarraga- Legazpi, Urretxu eta Zumarragako udalek Euskararen Paparazziak kanpainako sariak banatu dituzte. Herritarrek denda eta tabernetako euskarazko ida-tzien argazkiak bidali dituzte eta parte-hartzaileen artean 100 euroko hamabost erosketa bale zozkatu dituzte. 132 lagunek parte hartu dute eta 240 argazki bidali dituzte.

Herri bakoitzean bost lagun saritu dituzte. Legazpiko argazkiak bidali dituztenen artean, hauek dira sarituak: Nora Escudero (Attiko diseinu grafiko dendako argazkia bidali zuen), Sara Gracia (Katilu taberna), Mikele Gurrutxaga (Ibargutxi kirolak), Jose Cruz Calvo (Hogei taberna) eta Isabel Gerriko (Lanbroa belar-denda).

Urretxuko sarituak Iñaki Etxaniz (Izarra arrandegia), Itziar Urbegain (Belarzain belar-denda), Maria Jose Lozano (Zuzen zerbitzu grafikoak), Aitor Ronda (Naturhouse) eta Maider Aldalur (Onure edertasuna) dira.

Zumarragako sarituak Jokin Maestro (Bapri etxe-animaliak), Maite Madina (Salegi harategia), Belen Ballina (Oskarbi oinetakoak), Olga Mayordomo (BBG estetika) eta Loren Orobengoa (Baby haurren-tzako jantzi-denda) dira.

Sariak atzo eguerdian banatu zituzten Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Ekitaldian sarituek, merkatariek eta hiru herrietako alkateek parte hartu zuten.

Koldobike Olabide Legazpiko alkate eta mankomunitateko lehendakariak ekimenak izan duen erantzunarekin gustura daudela esan zuen. “Merkataritza, ostalari-tza eta zerbitzu establezimenduetan euskararen erabilera handi-tzeko hizkuntza paisaiak duen garrantzia azpimarratzea izan du helburu ekimen honek. Guztira 240 argazki jaso ditugu, 132 lagunek bidalitakoak. Gure aldetik esan beharra dugu gustura gelditu garela herritarrek kanpaina honi emandako erantzunarekin”.

Parte hartzaileei eta merkatariei eskerrak eman zizkien. “Kanpaina honekin eskualdeko dendetan euskaraz jartzen diren idatziak errekonozitu nahi izan ditugu. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu argazkia bidali diguten herritar guztiei eta argazkietan agertzen diren establezimenduetako dendari eta ostalariei, errotuluetan, karteletan edo bestelako ida-tzietan euskara erabiltzen dutelako. Argazkietan agertu ez arren merkataritzan euskara erabiltzen duzuen guztiei ere mila esker”.

Bukatzeko, Urola Garaiko udalek ere Euskarak 365 Egun Euskal Herri mailako kanpainan parte hartuko dutela aurreratu zuen. Egitasmo honen helburua euskaltzale guztiak aktibatzea da.