Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Mozorroak eta odolki eguna egingo dituzte Ormaiztegin

Ander Deunaren jaietan murgilduta dabiltza eta gaurkoan musika izango da nagusi

2017(e)ko abenduaren 1a, ostirala - 06:12etan eguneratua

ormaiztegi- Ormaiztegiko Ander Deunaren jaiak aurten ere hotzak hartuko dituela dirudi. Hala ere, herritarrak festarekin jarraitzeko prest daude, eta asteburu honetarako egitarau oparoa izango dute. Atzo bertan patroiaren, Ander Deunaren Eguna izan zen eta ohiko legez, eguerdi aldera, Eliza ondoan jarritako karpan herri kirol erakustaldia egin zen, aizkoran Ugaitz Mugerza-Iñaki Azurmendi bikotea Irati Astondoa-Alazne Etxaburuaren kontra arituz eta harria jasotzen Idoia Etxeberria eta Ioseba Ostolaza izan ziren.

Gaur musika izango da nagusi. 18.30ean, Ormaiztegiko dantza modernoko eskolako ikasleen erakustaldia izango da Muxika egurastokian. Leku berean, ordubete beranduago, Zunbalain Disko Festa egingo du DJ Tirapuk. 23.30ean, berriz, gazteek antolatuta, txoznetan, Trikimailu eta Sofokaos taldeen kontzertuak izango dira.

Bihar, berriz, mozorro eguna ospatuko dute. Urtero bezala, ormaiztegiarrak mozorrotuta aterako dira eguerditik kalera, sormena erabiliz. Gainera, disfraz onena duen taldeak saria izango du, eta egun osoan giro onena jartzen duten taldeek honako sariak jasoko dituzte: 12-16 urte bitartekoen-tzat 150 euro egongo dira eta 16 urtetik gorakoentzat, berriz, 210 euro. Epaimahaia herriko elkarteetako pertsonek osatuko dute.

Aurtengo jaiak igandean amaituko dira, Odolki Egunarekin. Bertan, 11.00etatik 14.00ak arte XXXI. odolki lehiaketa, odolki osagaien azoka eta lehiaketa, eta odolkiz egindako plateren txapelketa ere egingo dituzte. Horrez gain, Juan Jose Lapitz omenduko dute. - M.A.

Herramientas de Contenido

Más sobre Vecinos

ir a Vecinos »

Últimas Noticias Multimedia