Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Neguko zaporeak, bihar ‘Merkatutik zuretzat!’-en

Zarauzko Udalak martxan jarritako ekimenaren bederatzigarren saioa ospatuko da bihar

Viernes, 1 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Zarautz- Zarauzko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Urkomeren babesarekin, lehen sektorea indartzeko eta Zarauzko Merkatu Plaza sustatzeko abian jarritako Merkatutik zuretzat! ekimenaren bederatzigarren ekitaldia ospatuko du bihar, 11.00etan.

Aiala Ostalaritza Eskolako Lierni Gutierrezek eta Eneko Arandiak plater tradizional bat eta pintxo bat prestatuko dituzte, ohi bezala, Merkatu Plazako lehen solairura bertaratzen diren guztien aurrean. Hilabete honetako protagonista diren hiru produktu erabiliko dituzte plater hauek presta-tzeko: brokolia, urdaiazpikoa eta paneka.

Ekitaldi honetan dastatuko diren bertako eta garaian-garaiko ekoizle eta saltzaileek ere hartuko dute parte eta hilabete honetako produktuen inguruko azalpen txikia emango dute. Alde batetik, Merkatu plazan dagoen Itziar arrandegiko Jon panekaren inguruan mintzatuko da eta, bestalde, Urteta auzoko Gurmendi baserriko Mikelek barazkiei buruzko informazioa eskainiko du. Hauekin batera, Arizia sagardotegiko Maitek bertan ekoizten duten sagardoaren inguruko xehetasun interesgarriak adieraziko ditu.

Jesus Aranak, Sustapen Ekonomikoko zinegotziak, ekimenak herritarren artean izaten ari den harrera “oso positiboa” nabarmendu du: “Egun arte izan ditugun zortzi saioetara hurbildu diren herritarren iri-tzia ekimenarekiko oso positiboa da. Orokorrean, garaiko produktuei buruz eta kozinatzeko tresnei buruz asko ikasten ari direla diote. Pintxoa dastatzeko aukera eskaintzean, kozinatutakoa guztion eskura dagoela ikusten dute. Gainera, Merkatu Plazako produktuen kalitate eta zaporea dastatzen dute”. - A.R.

Herramientas de Contenido