Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Aldapan gora... goraino

A. Zabaleta - 2017(e)ko abenduaren 2a, larunbata - 08:22etan eguneratua

Calendario 2018

Galería Noticia

Calendario 2018

Tolosa - Aldapan gora, pausorik pauso. Hala dio abestiak eta horrela ekin dio Edurne Pasabanek (Tolosa, 1973) bere bizitzari. Pausoek, hori bai, gorago eta gorago eraman dute... Goraino, ia zerua ikutzeraino. 8.000 metrotik gorako hamalau tontorrak lortu dituen munduko lehen emakumea da tolosarra. Eta etxeko lanak beteta, bere bizitzako ametsa beteta, orduan erabaki du beste amets bati ekitea: ama izan da aurten.

Etxetik gertuago zituen Pirinioetan hasi zen mendizaletasuna indartzen. Handik Alpeetara, Andeetara eta Himalayara egin zuen salto eta 2001ean lortu zuen Everesteko gailurra;Annapurna eta Shisha Pangma, berriz, bere azken zortzimilakoak, 2010eko udaberrian.

Himalayak zuen onena eskaini dio Pasabani, hodeiak azpian uzten dituzten zortzimilako tontor guztiak, eta, esker onez, han lanean ari den fundazioa sortu zuen tolosarrak. Kailash hostel proiektuaren bidez, bertako ehun bat umeren hezkun-tza ahalbidetzen du eta etxebizitza proiektuak ere abiatu ditu.

Erronka zailen aurrean norberak bere burua gainditzeko duen ahalmena ere handitzen dela dio eta mendian aurrera egiten lagundu dioten ideiak eta pentsamenduak, motibazioaren, taldeko lanaren eta lidergoaren inguruan, besteei zabaltzen lanean ari da, coaching ikastaro eta hitzaldiak eskainiz enpresei eta bestelako taldeei.

Amatasuna atzeratzea erabaki zuen mendiarengatik, bere pasioarengatik, jakinda urteek aurrera egin ahala, ama izateko aukerak murrizten direla. Bere bizitzako erabakirik zailenetakoa izan zela aitortu izan du eta horren inguruan hitz egiten die ikastaroetan dituen emakumeei. "Ez naiz damu".
40 urtetik gora ditu eta kirolari, enpresaburu eta ama izatea lortu du. Mendian ibiltzen jarraitzen du, baina motxilan orain semea darama.