Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Zoriontzeko, Eguberria

Por Mikel Garciandia - Domingo, 3 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Galería Noticia

Abenduan sartuak jada, agian ez gera konturatzen abendua hitzaren esanahia: etorrera. Abendua, latinezko adventus, itxaroteko garaia, ba datorrelako… Badator, kristau begipean, gizadiaren gau luzearen amaiera. Badator garaia, non eguzkiaren eraginak txikitzen duen aroa bukatuko den. Pixkanaka gorantz eta luzera joko du eguzki berriak ortzian, eta zeruan argitasuna eta bizia nagusituko dira.

Egun berri hori, gau berezi baten ondoren dator, jakina. Gabon gaua, Belenen orain aspaldian haur bat, mundu zaharkitu eta etsitzeko zorian zegoen lurrean jaio zena. Marjinala, etxez eta jokoz kanpo jaioa. Haur bat, Jesus, hau da, Salbatzaile izateko etorria. Orain dela bi mila urte, salbamen horrek bazuen esanahi tinkoa: etsai, zapaltzaileengandik Israel herri aukeratua askatzea.

Egun, zapalketak, eskubideen urraketak, nahigabeak, bortxak, bidegabekeriak ez dira desagertu. Eta bai agian gure artean itzali, itxaropenaren txinparta. Lurralde aberatsetan salbamenak ez du lekurik, ustez gai garelako gizakiok gure antolakuntza eta aurrerabideekin, teknikaz giza minak gainditzeko.

Laster, Eguberritan, publizitate itogarriak elkarri zoriontzeko agindu ukaezinera eramanko gaitu, elkarri “zorionak” emanez eta elkarrengandik jasoaz. Eta zoriontzeko zein arrazoi dugu gure baitan? Usadioa dela? Gizartearen halabeharrezko pauta dela? Zein erro du bada ohitura honek? Nondik dator?

Euskal herrian hirurogei belaunalditan gutxienez, Eguberri zoriontsua opa diogu elkarri, goiko oparia galanta delako haur jaio berria, Jesus. Goikoa, gure mailara, egoerara, haragira etorria, gizaseme bilakatua. Eta prestaera horretan Ama Birjinari egiten zitzaion omenez, O antifonak, Oles abestiak Olentzaroa ekartzen zuten.

Horretara jaisten zen Olentzero ere menditik, Berri ona ematera. Kristauon grina horixe dugu, besterik ez. Jaso dugun esperien-tzia bizigarria pertsona bat da, norbait da. Eta garai berri bat hasi da denentzako: maitasunaren, bakearen, justiziaren aro berria.

Euskal Meza Iruñan, abenduak 16

Jesuiten Elizan, arratsaldeko 18.45tan ospatuko da euskarazko Meza berezia. Larunbatero bertaratzen direnen gain, deialdi berezia egiten dugu hilabetero hirugarren larunbatean Iruñaldeko kristau euskaldunak topagune berezi bat izan dezagun. Denok gonbidatuta zaudete!

Herramientas de Contenido