Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
Erripan gora

Campión: omenaldirik ederrena

Por Enrike Diez de Ulzurrun - Domingo, 3 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Tarteka bertze izen batzuk izan baditu ere, Txapitela erraten zaio aspaldi-aspalditik. XVI. mendean, gizon batek oihal-denda bat paratu zion karrika horretan iloba umezurtzari, negozio horrek Joanisko gazte iruindarraren bizimolde gaitza onbideratuko zuelakoan. Alferrik, ordea. Zorrak eramana, eta bertze zenbait afera ilun medio, Tafallako ziega-zulo beltzean giltzapeturik, Amenduxek luma hartu eta “Hemen natza.” elegia idatzi zuen barneko oinaze astuna arintzeko, euskara Hiri Buruzagiko hizkuntza nagusia zelarik. Handik hirurehun urtera, hizkuntza ateka gaiztoan sartzen hasia zen hiriburuan, bai eta Iruñerrian, Estellerrian eta bertze zenbait lekutan ere. Txapitelako gizon bat gazte-gaztetatik horretaz oharturik, bizitza osoa buru-belarri ahalegindu zen euskararen galera mingarria eragotzi nahian. Goibeldurik ikusi behar izan zuen, ordea, hizkuntza atzera eta atzera zihoala baita XX. mendeko lehen hamarkadetan ere. 1854an jaioa, era guztietako erakundeek omenaldi aunitz egin zizkioten bizitza luze eta emankorraren azken urteetan, alor auni-tzetan isuria baitzuen bere jakintza handia (eta artean ere, ez baitzen Ezkerra koalizioa osatua). Baina behin baino gehiagotan etxekoei eta ingurukoei aitortu bezala, zimiko gazia gelditzen zitzaion iltzaturik omenaldiaren gozoaren gainetik. “Batzuk badoaz, baina besteak ez datoz” erraten zuen, hau da, euskaldunak hiltzen ari dira eta ez da berririk sortzen. 1934ko maia-tzean, Lehen Jaunartze egunean, Iruñeko lehen euskal eskola edo ikastolako haurrak bisitan joan zi-tzaizkion Txapitelako etxera, omenaldi txiki bat egiteko eta plaka bat emateko: “Batzuk badijoaz, bañan besteok bagatoz”. Arturo Campiónek berak erran zuen gisan, hura, zalantzarik gabe, urte haietan berari egindako omenaldirik hunkigarriena izan zen;bizitza osoko omenaldirik ederrena.

Herramientas de Contenido