Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Campos Eliseos antzokian

Zine Kontari euskaraz egindako zinema zikloa egingo da abenduaren 12tik 15era, Bilbon

Proiekzioak Kupula aretoan izango dira arratsaldeko 18:00etan. Sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte

EP - 2017(e)ko abenduaren 4a, astelehena - 15:35etan eguneratua

Zine Kontari euskaraz egindako zinema zikloa egingo da abenduaren 12tik 15era, Bilbon.

Zine Kontari euskaraz egindako zinema zikloa egingo da abenduaren 12tik 15era, Bilbon. (Campos Eliseos antzokia)

Galería Noticia

  • Zine Kontari euskaraz egindako zinema zikloa egingo da abenduaren 12tik 15era, Bilbon.

SGAE erakundearen Euskadiko Batzordeak eta Euskal Herriko Gidoilari Profesionalen Elkarteak Zine Kontari 2017 euskara hutsean idatzi eta egindako zinema erakusketa antolatuko dute abenduaren 12tik 15era, SGAE Fundazioaren babesarekin. Zikloaren hirugarren edizioa da eta Bilboko Campos Eliseos antzokian egingo da.

BILBO. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, proiekzioak Kupula aretoan izango dira, zazpi guztira, arratsaldeko 19:00etan;abenduaren 15eko saioa 18:00etan hasiko da. Sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte.

Iaz gertatu zen bezala, zikloak Eusko Jaurlaritzaren laguntza du, besteak beste. "Euskara aktibo edo potentzialki maite duten guztientzat, ikasten ari direnentzat edo hobetu nahi dutenentzat den ekimenaz ari gara", adierazi dute antolatzaileek.

Horrela, abenduaren 12an, "Beti bezperako koplak" film laburra (Ageda Kopla Taldea) eta "Kutsidazu bidea Ixabel" lan luzea (Fernando Bernues eta Mireia Gabilondo) ikusi ahal izango dira;abenduaren 13an, "Zeinek gehiago iraun" (Gregorio Muro) eta "Loreak" (Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño);abenduaren 14an, "Betiko" (Arantza Ibarra) eta "Asier ETA biok" (Aitor eta Amaia Merino), eta abenduaren 15ean, "Aita zonbia naiz" (Ricardo Ramon eta Joan Espinach).

Herramientas de Contenido