Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Bea Salaberri eta Gilen Zaldunbide | Iparraldeko euskaltzaleak

“Frantsesaz gain beste hizkuntza ere badagoela erakutsi nahi izan dugu”

FRANCK DOLOSOR - 2017(e)ko abenduaren 4a, astelehena - 06:11etan eguneratua

Euskararen erabilera sustatzeko Euskaraldia ekimenari aurrea hartu diote Baionan. Argazkia: F. Dolosor

Euskararen erabilera sustatzeko Euskaraldia ekimenari aurrea hartu diote Baionan. Argazkia: F. Dolosor

Galería Noticia

  • Euskararen erabilera sustatzeko Euskaraldia ekimenari aurrea hartu diote Baionan. Argazkia: F. Dolosor

BAIONA. Datorren urtean Euskal Herri osoan ospatuko den Euskaraldia euskararen erabilera sustatzeko ekimenari aurrea hartu diote Baionaldeko euskaltzaleek. Azaroaren 27tik atzora arte, Ahobizi eta Belarriprest txapak papoan jarri dituzte 700 lagunek euskara dakitenekin edo uler-tzen dutenekin hizkuntza horretan aritzeko. Arrakasta handia bildu duen ekimenak Bea Salaberri idazlea eta Gilen Zaldunbide pilotariaren babesa lortu du.

Konpromiso argia daukazue aspalditik euskararekin. Zergatik bat egin duzue ekimen berriarekin?

-Bea Salaberri: Baionaldeko euskaltzaleek gutxitan ikusten dugu elkar eta azkenean inork ez daki zehatz nor den euskaraduna eta nor ez. Baiona, Angelu eta Miarritzen ehun mila biztanle pasa daude baina bederatzi milak menperatzen du euskara eta beste sei milak ulertzen dute. 15.000 lagun gai dira entzuteko edo mintzatzeko, hori asko da. Dena den eguneroko bizian ohartzen gara ez dela euskara asko entzuten.

-Gilen Zaldunbide: Biziki garrantzi-tsua da hiru hiriak elkartzea lehen aldiz euskara bultzatzeko. Segur naiz ondorioak izanen dituela. Txapak janztea eta euskaraz aritzea eskualde erdaldunean konpromiso handia da baina merezi du, urrats handia da. Maiz uste dugu ezezagunekin frantsesez hitz egin behar dela baina egun on erranez maiz ikusiko genuke askok ongi hartzen dutela. Beldurtzen gara.

15.000 hiztun pasa badaude, zergatik hain apal dago erabilera?

-B.S.: Faktore desberdinak daude: lehen hitza euskaraz egiteko lotsa, beldurra eta ohitura falta. Jendearen hizkuntz gaitasun erlatiboak eta dentsitate arazoek ez dute lagun-tzen. Baionaldeko herritarren %14k euskara dakigu baina itoak gara beste guztien artean eta ikusgarritasunik ez dugu batere.

-G.Z.: Euskarazko hitz orduak daude Baionaldean ere baina frantsesezko eskaintza 50 aldiz handiagoa da beti. Zazpi eguneko konzentrazioak bazterrak astindu ditu, partaideak aktibatu dira eta ondorioak haundiagoak izanen dira. Ipar Euskal Herriko 300.000 biztanleen artean %20 inguruk menperatzen dute euskara. Lapurdi kostaldeko hiri jendetsuenetan gutxi garela dirudi baina denak batuz 15.000 pasa gaude eta hori kontuan hartu behar dugu. Gehiago agertu behar dugu.

Erronka handia izan da euskara erabiltzen dutenek ez baitute beti esker oneko erantzunik jasotzen?

-B.S.: Prestakuntza saioak egin genituen aurreko egunetan jendeari azaltzeko nola jokatu behar zen. Guk ez dugu egiten frantsesen kontra edo beste hizkuntzen kaltetan den zerbait, guk gurearen alde egin nahi dugu egunero, saltokietan. Nikegun onbatekin adierazten dizut euskalduna naizela eta euskaraz nahi nukela bizi. Ikasteko gogoa piztu dezake. Auzirik edo polemikarik ez dugu piztu nahi, solas egin badaiteke ongi bestela utziko genuke.

-G.Z.: Gu ez gara ekimen honen zai egon. Maiz euskaraz agurtzen dugu jendea jadanik. Dendetan erantzun onak entzuten ditut ere euskara ez dakitenen aldetik. Askok gustukoa dute, badakite euskara dagoela baina ez dute entzuten. Guk ez badugu egiten nork egingo du. Ez da beldur izan behar nortasuna erakustea. Ahobizi eta Belarriprest txapekin erakutsi dugu frantsesaz gain beste hizkuntza ere badagoela, eta ez bakarrik zenbait ikastetxetan bizi publikoan baizik.

Herramientas de Contenido