Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

XABIER LETE

Modernitatearen poeta

A. Zabaleta - 2017(e)ko abenduaren 5a, asteartea - 09:40etan eguneratua

Xabier Lete.

Galería Noticia

  • Xabier Lete.

Donostia. Poeta, musikaria, kantaria, pentsalaria. Euskal kantagintza berriaren ikur, euskal modernitatearen poeta. Kezkak, zalantzak, barne gatazkak, existentzialismoa, heriotza, bizitzaren absurdoa Eta, batez ere, hitzen edertasuna. Hori guztia zen Xabier Lete. Eta ez hori bakarrik.

Oiartzunen jaioa 1944an, goiz hasi zen idazten, eta 60ko hamarkadan euskal kantagintzaren sinbolo bihurtu zen Ez dok Amairu abiatu zuen, Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Joxan Artze, Jose Angel Irigaray eta, nola ez, bizitza osoan ondoan izango zuen Lourdes Iriondorekin batera. Haren heriotza, gaixotasun luze baten ondoren, kolpe gogorra izan zela aitortu zuen. Handik gutxira Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Egunsentiaren esku izoztuak idatzi zuen. Publikatutako azken lana izan arren, idazten jarraitu zuen Letek, eta argitaratu gabeko bere azken hitzak ezagutzear dauzkagu.

Haren lanarekin konforme ez zegoela inoiz, hitzari federik ez zion poeta zela esan du haren antologia kaleratu duen Koldo Izagirrek. Gatazka horrek aberastu zuen, hain justu, haren lana.

Euskal poesia modernitatera eraman zuela esan izan dute eta estetika berri batekin, sorkuntzan nabarmendu zen Lete hasieratik. Baina Ez dok Amairun errekuperazio lana egiten zutela esan izan zuen eta berak bide horri eutsi zion aurrerago ere. Modernitatearen sinbolo, baina aurrekoen lana inork baino hobeto ezagutu zuen, liburuetan ida-tzitakoa eta baita plazaz plaza abestutakoa ere, olerki landuak, kantu zaharrak eta bertsoak. Lizardiren hitzak kantatu zituen, baina baita Txirritarenak ere Eta ahaztezin bihurtu diren bertsoak eskaini zizkion Xalbadorri haren heriotzean. ETBn, Mintzoaren arnasa programan, Uztapide, Lazkao Txiki, Otaño, Bilintx eta beste hainbat bertsolari aldarrikatu zituen.

Jakiundeko jakitun izendatu zuten, euskaltzain 2010eko abenduan hil eta ordu gutxira euskal kulturaren bilgune den Durangoko Azokan bildutako milaka lagunek bat-batean egin zioten omenaldia hari zitzaion aitormen eta maitasunaren isla izan zen. Omenaldi gehiago ere izan ziren han eta hemen eta, horien ondoren, haren hitzek jarraitzen dute gure artean: berreskuratutako zaharrak eta sortutako berriak.

Herramientas de Contenido