Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

‘Keinu Leihoak’ Antzerki Zikloa prest

Huts Teatroaren eskutik ‘Hozkailua’
Harriondoan ikusgai izanen da ortziralean

Martes, 5 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

lesaka- Mairu Antzerki Tailerrak, Udalaren eta Arrano elkartearen laguntzaz, Keinu-Leihoak XIII. antzerki jardunaldietarako egitarau zabala prestatu du.

Ortzirale honetan 20.00etan, Harriondoan, Hozkailua antzezlana izanen da ikusgai, Huts Teatroaren eskutik. Unai Iturriagaren testua eta Manex Fuchen zuzendaritzapean, Ander Lipus eta Patricia Urrutia ariko dira antzezle lanetan. 5 euro ordainduko da sarrera.

Abenduaren 15ean, ortziralean 22.00etan, Arranon, Morbus Operandiantzezlana, Bibote Gorriak taldearen eskutik. Galder Perezen testua eta zuzendaritza. Ane Zabala eta Aiora Sedano jokoan. Sarrera doan izanen da.

Abenduaren 16an, larunbatean 20.00etan, Harriondoan, Besaulkiak, Markina-Xemeingo Abarka Antzerki Taldearen lana izanen da ikusgai. Gotzon Barandiaranen testua eta Ander Lipusen zuzendaritza. - A.A.A.

Herramientas de Contenido