Mintzodromoa gozo joan da Lesakan

Martes, 5 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Galería Noticia

lesaka.Sareuskak laugarren aldiz antolatutako Mintzodromoa abenduaren 1ean egin da Harriondoa Kultur Etxeko komentuan. Bidasoaz bi aldetako 150 bat lagun bildu dira (tartean Bera, Etxalar, Arantza eta Hondarribiako alkateak, musikariak, bertsolariak…), proposatutako gaien inguruan (euskalkia eta euskara batua, turismoa, etorkinak…) lauko taldetan solastera. Ondotik, hamaiketako gozoa izan zuten. Argazkia: A. Arotzena