Nafarroatik eta euskaraz, Durangora

pamiela, txalaparta, denonartean, katakrak, igela eta nabarralde prest daude sormenaren lurraldea ereiteko

Testua M. Mindegia. Irudiak Utzitakoak - Miércoles, 6 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Arantxa Urretabizkaiaren ‘Bidean ikasia’.

Arantxa Urretabizkaiaren ‘Bidean ikasia’.

Galería Noticia

Arantxa Urretabizkaiaren ‘Bidean ikasia’.Dovlatoven ‘Filiala’, Katakraken eskutik.G. Arrularen lana plazaratu du Txalapartak.Amélie Nothomben ‘Hodeien metafisika’.Denonarteak argitaratutako lanetako bat.Nabarraldek argitaratutako liburua.
  • Flecha Ver anterior
  • Flecha Ver siguiente

Nafarroan euskaraz argitara-tzen duten etxeak prest daude sormenaren lurraldera ailegatu eta aurten bildutako uzta ale ederrak erakusteko. Urtero bezala, ez dira faltako bilduma grafikoak, saiakerak eta eleberriak, haur, gazte zein helduentzako, guretik abiatuko diren sei etxeen eskutik: Pamiela, Igela, Txalaparta, Denonartean, Katakrak eta Nabarralde. Bakoitzak bere ildoari eutsiz, Nafarroako editoreek merezitako lekua daukatela erakutsiko dute, Durangoko Azokaren 52. edizioan ere.

Pamiela, adin guztientzako lanak Urtetik urtera, gero eta nobedade gehiago ekoizten ditu argitaletxe nafarrak. Helduei zuzendutako lan guztien artean, aipatzekoak dira Xabier Minaren bizitzan murgiltzen diren Mina edo libertatea eta Biba Mina!, Kepa Larrea idazlearenak. Saiakeraren generotik mugitu gabe, proposamen berezi batekin dator Pamiela, halaber: Alberto Irazuren Rocka puntua!-z ari gara, bertsoa eta rockaren arteko harremana aztertzen duena, batzuetan kronika itxuraz eta besteetan fikzioarekin jolasean. Azpimarra-tzekoa, halaber, saiakeraren Euskadi Saria izandako Arantxa Urretabizkaiaren Bidean ikasia.

Fikzioaren alorrean, nabarmen-tzekoa da Joseba Sarrionandia eta Ander Berrojalbizen Herejeen alaba, Orreagatik Durangora abiatzen den fraide baten eskutik Inkisizioaren garaira eramaten gaituena. Poesia lanak ere badaramatza Pamielak Durangorako maletan. Hala, kontutan hartzekoak dira Tere Irastortzaren azken lana, Txoriak dira bedera-tzi; egile gazte zein interesgarri baten lehenengo poesia lana, Beatriz Txibiteren Pekineko kea;eta III. Xabier Lete poesia sariaren irabazlea izendatutako Asier Serranoren Linbotarrak.

Irakurle gazteek ere izanen dute zer aukeratu Pamielaren erakusleihoan. Guztien artean, nabarmentzekoak akaso “etxeko” egileen bildumak. Alde batetik, Etxepare Sariaren azken edizioaren irabazle suertatu dena: Arraroa, Ainara Azpiazu Axpi eta Paula Estevez egileenak. Bestale, ezin Leire Bilbao idazlearen eta Maite Mutuberria ilustratzailearen bi liburu aurkituko ditugu: Mokotxiki, hipopotamo erraldoiaren istorioa;eta Xomorropoemak, Euskadi Literatura sariaren irabazle suertatu dena.

Txalaparta, saiakeratik narratibara Aurten egile nafar baten lehenengo narratiba lana aurkeztuko du argitaletxeak: Garazi Arrula idazle nafarrarenGu orduko hauek ipuin bilduma, distantzia eta atxikimenduaren artean murgiltzen diren kontakizunez beteta.

Argitaletxearen ibilbidean ohikoak diren saiakera alorreko ekarpenak ere ez dira faltako Txalapartaren erakus-mahaian. Hartara, Iñaki Egaña historialariarenETAren historia laburraekarriko du, lehenengoz euskarazko bertsioan. Bestalde,Umezurtzen aberria(Julen Kaltzada) eta Azeri-dantza (Mila Salterain) lanen eskutik, Euskal Herriko aro historiko desberdinetan murgiltzeko parada eskainiko du, gertakari historiko eta fikzioaren bideak uztartuz.

Denonartean, gero eta sendoagoDenonartean sendotuz doa euskarazko edizioaren paisaian, euskal idazle eta irudigile berrien lanak itzal handiko egileen edizioekin uztartuz. Aurten sortutako liburuen artean, nabarmena da kontakizun tradizionalen alde egin duen apustua, Begoña Durrutyk ilustratu eta egokitutako Bereterretxen khantoria bildumaren;eta Juan Kruz Igerabidek eta Elena Odriozolak egindako Euskal herrietako ipuinakliburuaren eskutik.

Honetaz gain, aurten katalogo zabalagoa sortu du argitaletxe iruindarrak haur eta gazteendako eskaintzari dagokionez. Hauen artean, nabarmentzekoak dira Nondik Nator?(Eneko Etxegarai eta Eduardo Rodriguez, Jull saria 2013, 2014 eta 2015);lehen irakurlentzako liburuak, Juan Kruz Igerabideren eta Elena Lauraren Abezedario titirijario-ren kasuan bezala;letra larrizko liburuak -Zor-tzi kolore(Lorena Martínez)-;edota album eta eleberri ilustratuak: Txori horia(Olga de Dios), Munstro arrosa(Olga de Dios) eta Kemena (Garazi Albizua). Gazteei zuzendutako poesia lanak ere eramango ditu Durangora Denonarteanek, Yayha Hassanlanaren eskutik;baita gazte-heldu literatura alorrean sailkatu daiteken Bakarne Atxukarro eta Izaskun Zubialderen Sarerik gabe liburua ere.

Igela eta Katakrak, itzulpenen ekarpen baliotsua Itzulpenei dagokienez, bi dira Nafarroan atzerriko hizkuntzetan argitaratutako lanak jaso eta gurera itzultzeaz arduratzen direnak. Alde batetik, dagoeneko ibilbide luzea daraman eta eleberri beltzaren alorrean espezializatu den Igela argitaletxea;eta bestetik, kooperatibismotik abiatuta liburu-denda bat baino askoz ere gehiago bilakatu den Katakrak taldearen argitalpenak aurkituko ditugu.

Azken honi dagokionez, aurten bi ekarpen nagusi egin ditu euskarazko lanen alorrean, euren ildo editorialetik aldendu gabe. Alde batetik, Silvia Federici feministak 70eko hamarkadatik idatzitako artikuluak biltzen dituenSoldataren patriarkatua daukagu, Amaia Astobizak itzulitakoa. Bestetik, berriki plazaratu duen Sergey Dovlatov errusiar kazetari eta idazlearen lan nagusietako bat nabarmendu daiteke, Amaia Apalauza Ollo eta Aroa Uhartek itzulita: Filiala.

Igelari dagokionez, aurten ekoiztutako lanen artean bi dira nabarmen-tzen direnak. Indar poetiko eta iradokizunez betetako Josep Pla idazle katalanaren Kale estua eleberria daukagu, Jexux Mari Zalakainek itzulitakoa;eta argitaletxeak plazaratzen duen Amélie Nothomben hirugarren lana, Hodien Metafisika, kasu honetan Garazi Arrularen itzulitakoa.

Nabarralde, oroimen historikoan murgiltzen Nabarralde Fundazioak, besteak beste, Beñi Agirre irakasleak idatzitako Gipuzkoako historia nafarra. Euskal Herria osotasunetik saiakera liburua eramango du nobedade nagusi bezala Durangoko Azokaren azken edizio honetara. Agirre, Gipuzkoaren jatorrian murgiltzen da, lurraldea bere testuinguruan ezartzeko eta errelato historikoaren kontakizuna berridazteko helburuarekin.