Kalea Guztiona Da-k egutegia jarri du salgai

Zumaiako zenbait tabernetan eta Durangoko azokan erosi ahal izango da bost euroren truke

Miércoles, 6 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Zumaia- Zumaiako Kalea Guztiona Da kolektiboak 2018ko egutegia kaleratu du, 2017an “Udalak zentsuratutako muralekin osatua”. Jakinarazi dutenez, egunotan kaleran ari dira saltzen, baina hainbat tabernatan ere utzi dituzte egutegiak eta bost euroren truke eskura daitezke.

Tabernak honakoak dira: Ilargi, Estutxo, Kabi, Ttakun, Nikol, Metro, Inper, Leize, Alkartetxea, Itzurun eta Txikixa.

Horretaz gain, Durangoko azokan ere salgai izango da Argia/Bizi Baratzea, Bertsolarialdizkaria eta Topaturen postuetan. Bestalde, Durangoko Alde Zaharreko Goienkale kaleko 16. zenbakian Euskal Herrian Euskaraz taldeak duen dendak ere erosteko moduan izango da. Gainera, internet bidez erosteko aukera ere martxan jarri dute Argia hedabidearen azoka berrituari esker (https://azoka.bizibaratzea.eus/produktua/36). - A.R.